Urre-txirri arrunta hegazti hankaluze bat da. Europan eta Asian bizi da. Neguan Euskal Herrian agertzen da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gorputz borobila eta moko txikia ditu. Lumen koloreak oso biziak ditu. Aurpegia, eztarria, bularra eta sabelaldea beltzak ditu. Bizkarrean, aldiz, luma beltz, zuri eta urre kolorekoak ditu.
Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kakalardoak eta lur-zizareak jaten ditu gehienbat, baina landaretik datozen elikagaiak ere jaten ditu. Lur azpian mokoa sartuz harrapatzen ditu animaliak.
Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maiatza eta iraila artean ugaltzen da.
Izena beste hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ingelesez: European golden plover
- Frantsesez: Pluvier doré
- Gazteleraz: Chorlito dorado común