Lankide:Returniks/sandbox/Twitter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twitter
MotaKomertziala
SektoreaMicroblogging
Sorrera2006ko uztaila
SortzaileaJack Dorsey, Noah Glass, Biz Stone Evan Williams
EgoitzaSan Francisco, California
PresidenteaOmid Kordestani
MerkatuakInternet
Salmentak2.21 bilioi $
Irabaziak-521 milioi $
Langileak3.638 (2015)
EskumendekoakVine
Webguneahttp://www.twitter.com

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txio edo tweet

Txiolariak beste txiolarien txioak ikusteko, bestearen profilean “jarraitu” botoia sakatu behar dute, geroago haien hormetan txio guztiak ager daitezen. Behin txioak horman daudela, txiolariak erabaki ahal dute zein txio partekatu nahi dute “bertxio” edo retweet botoia sakatuz. Horrela, besteen txioak haien jarratzileen hormetan ageriko dira bertxio ikurrarekin. Era honetan, idei onak, bereziak edo barregarriak partekatu ahal dira jendeartean.

Horretaz aparte, “Atsegin dut” botoia ere erabili ahal da. Botoi honen bidez, txioak ez dira partekatzen baina “atsegin dut” karpeta batean gordetzen dira. Karpeta hau publikoa da.

Twitterren ospearen ondorioz, web orri honek, aplikazioak sortzeari ekin zion. Gaur egun, Twitter aplikazioa zein mugikorretan, zein tabletetan gehien erabiltzen denetariko bat da. Izan ere, Twitterren erabilera, haren sinpletasunari lotuta dago.

Edukia

Pear Analystics firma, Estatu Batuetan sortutako 2.000 txio ikertu zituen txioen edukiari buruz ikasteko. Hauek izan ziren ikerketaren konklusioak.

Edukia
2009ko ikerketaren konklusioak.

Formatua Txiolariak gai bakar eta berezi bati buruz hitz egiteko, normalean momentuan dagoen gaia, hashtag - # ikurra – erabiltzen dute. Beste ikur ezagun bat Twitterren, @ da, honen bidez txiolariak haien artean hitz egiteko erabiltzen dutelako. Erabiltzailearen izenaren aurrean jartzen da ikur hau, erabiltzaile hura besteak aipatu egin diola jakiteko erabiltzen da.

Era berean, 2009 urtean Twitterren “listak” sortzeko aukera nabarmendu zen. Listak erabiliz, erabiltzaileak, listaren barruan dauden txiolarien txioak baino ez ikusteko aukera dute.

Trending topic

Txiolari askok hitz edo esaldi berbera behin eta berriz erabiltzen dutenean, hitza edo esaldia “Trending topic” bihurtzen da. Zerbitzu hau laguntzen du Twitter elkartea gai berriei buruz jakiteko eta elkarrizketarekin jarraitzeko. Halere, batzutan abeslari edo pertsonai famatu baten jarraitzaileak lan egiten dute haien izenak “Trending topic” bezala agertzeko.