Lankide:Xuribarrena99/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza [1] (POI), gaur egun ematen den ikaskuntza estrategietako bat da. Metodologia[2] honek ikaslea, proiektuaren erdigunean ezartzen du, hau da, ikasleak proiektua bere osotasunean aurrera eramateko gai dira. Argi dago gaur egun proiektuz beteriko gizarte batean bizi garela beraz proiektu hauek garatu ahal izateko helburuarekin bizi gara. Ondorioz errealitatean oinarritzen den ikaskuntza eredu batek garrantzia handia dauka.

Zertarako dauka garrantzia metodologia honek ? Proiektu hauekin ikasleak planifikatzea errazagoa da, gainera horrela ikasleek garatzeko ahalmen handiagoa adierazten dute pertsonalki bai proiektuarekiko. Amaitzeko ebaluaketak egiteko ere baliagarria da. Hemen maila pertsonalean begiratu behar dugu gure lana nolakoa izan den taldearekiko eta taldearen lana nolako izan den orokorrean. Guzti honekin gure bizitza pertsonalean aplikatu ditzakegun alderdiak garatzeko ahalmena izango dugu.

POI-ren sorrera eta oinarri teorikoak konstruktibismoarekin bat etorri zirela esan dezakegu. Teoria honek ikaslea, ikaskuntza-prozesu honen erdigunean ezartzen duela esan dugu, beraz prozesuak ikaslea eraikitzen du ikasleak prozesua eraikitzen duen aldi berean. Proiektuak garatzeko modu honen ardatzean pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta lankidetza aurkitu ditzakegu azken finean hiru alderdi hauek gabe oso zaila delako proiektu bat aurrera eramatea, kritikotasun gabe ez ditugulako gure ideiak zalantzan jartzen, komunikazio gabe talde batek ez duelako aurrera egiten eta bestalde aurreko biak gabe ez delako lankidetza sortzen.

Ezaugarriak :[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Benetako arazoen inguruan eraikitzen dira proiektu hauek.
  • Ikaslea ikaskuntza prozesuaren protagonista eta proiektu desberdinen artean hautatzeko aukera izango du.
  • Talde lana izango da.
  • Lan hau esanguratsua izan beharko da ikasleentzako motibazioarekin lan egin ahal izateko.
  • Helburu hezitzailea izango du beti.

Ezaugarrietan esan bezala, proiektua esanguratsua izan beharko da ikaslearentzat. Guzti honekin jakin-mina piztu nahi zaio ikasleari, botere puntu bat ezarri ikasleengan eta ez beti bezala irakasleak izatea indarra. Proiektu hauetan ikasleek erabakitzeko aukera dute, ahotsa daukate haien lanetan. XXI. mendeko gaitasunak garatzeko ahalmenak ematen dizkigu eta aldi berean garai honetako berrikuntzak eta ikerketa metodoak sustatzeko modu bat da. Feedback-a bultzatzen du eta amaierako proiektua publiko eta doakoa da horrela jendearen eskuragarri geratzen da.

Onura desberdinak ekartzen dituela ere esan behar da, ikaslearengan gaitasun eta trebetasun desberdinak garatzen dituelako ;lankidetza, proiektuen lankidetza, komunikazioa, erabakiak hartzearen ardura, denboraren kudeaketa … esan bezala ikasleak bere ikasketa-prozesuaren kontrola hartzen du[3]. Onuren eskutik eskaintza desberdinak ere ahalbidetzen ditu, eskola eta gizarteari ekarpenak emanez eta komunikazioan ere garapenak emanez. Baina guzti hau modu egoki batean aurrera eramateko argi dago galderak sortzen zaizkigula proiektu honen aurrean baina betiere galdera egokiak sortu beharko ditugu irtenbide egokiak emateko.

Ikaskuntza metodo honen inplementazioa :[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EGOERA edo ARAZOA : esaldi bat edo bi gaia edo konpondu nahi den arazoa azalduko duena.
  2. Proiektuaren DESKRIBAPEN eta HELBURUA : proiektuaren helburu nagusiaren azalpen laburra eta zein neurritan erantzuten dioen egoera edo arazoari.
  3. ZEHAZTAPENAK : bete beharreko kalitate irizpideen zerrenda.
  4. ARAUAK : hau garatzeko gida edo argibideak, aurreikusitako eta epe motzeko helburuak. Argi dago POIk ikasle guztiei aukera ematen diela modu inklusiboan ikasteko, ezagutza sozialki eraikiz[4] beraz arauak errespetatzea garrantzitsua da.
  5. Eginkizunen zerrenda.
  6. Ebaluaketa.

Proiektu honekin modu egokian amaitzeko ebaluazioak garrantzia handia dauka. Autoebaluazioaren garrantzia sustatu behar da barne hausnarketa bultzatuz eta aldi berean honek talde hausnarketan lagunduko du, balorazioak eginez eta Feedback-en laguntzaz proiektuari amaiera on bat bultzatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maite Goñi. (2012-09-14). Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza. (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) Eduteka. «Eduteka - MITICA - Modelo para Integrar las TIC al Currículo Escolar > Docentes otras > Estrategia pedagógica» eduteka.icesi.edu.co (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  3. Vygotsky, L. (1979) El desarrolllo de los procesos psicológicos superiores. Barcelona : Crítica.
  4. López Molero, M. (2004) Construyendo una escuela sin exclusiones. Una forma de trabajar con proyectos en el aula. Málaga. Aljibe