Wikipedia, Entziklopedia askea

Gelba mundu osoko ozeanoetan bizi den marrazo txiki bat da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa Galeorhinus galeusda. Euskeraz beste izen batzuk ditu: Toila, Bilbotarrez eta Tolla, Zumaiarrez.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelba marrazo txiki bat da, gorputz apala eta mutur luze okertua duena. Bere gorputzak 190cm inguru neurtzen ditu. Gorputzaren behealdean ilargi itxurako aho bat du, hortz zorrotzekin. Gorputz guztian guztira bost hegats ditu, bi bizkarraldean, alboetan beste bi eta azkenik buztanean bat.

   Ba al dakizu   
Gelbak ezin direla euskal kostaldean arrantzatu, desagertzeko arriskuan daudelako.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelba mundu osoko ozeanoetan bizi da. Baina gure inguruari dagokionez, Ozeano atlantikoaren ertzean bizi ohi da, sakonera handiko tokietan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera baino txikiagoa den arrainez elikatzen da, batez ere sardinetaz. Horrez gain, krustazeo txikiak eta zefalopodoak ere jan ditzazke.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelba arrautzen bidez ugaltzen da, eta gutxigorabehera aldi bakoitzean 38 kume jarri ditzazkete.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ez da oso ohikoa jatea. Baina andaluzian adibidez, Cazon izeneko plateran azaltzen da, gehienetano adobatuta. Eta britania handian fish and chips erara jaten da.