Lankide eztabaida:Mattinodriozola/Proba orria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrantza-ontzia arrantzarako prestatutako itsasontzi edo txalupa. Arrantza itsasoan, zein laku edo ibaietan egin daiteke. Kategoria honetan, bi ontzi mota aurkitu ditzakegu: Arrantza Profesionaleko ontziak eta kirol arrantza ontziak. Lehenengoak, arrantzaren bitartez lortzea du ogibidea, eta azkenak ordea, aisialdi gisa izan ohi du arrantza.

ARRANTZA-ONTZI MOTAK:[aldatu iturburu kodea]

Arrantza profesionalerako ontziak:[aldatu iturburu kodea]

Baxurako arrantza-ontziak:[aldatu iturburu kodea]

Baxurako arrantza lurretik gertuen ibili ohi diren ontzi profesionalak dira. Egunean bertan, arrantzara irten eta bueltatu egiten dira. Ontzi hauen neurriak, (8-20)-m artekoak izaten dira. Ontzi hauen tamainaren zergatia, lurretik gertu ibiltzean eta erabilitako arrantza teknikan datza.

Erdi mailako arrantza ontziak:[aldatu iturburu kodea]

Erdi-mailako arrantza Ontziak, Euskal Herriko portuetan aurkitu ditzakegun ontzien gehiengoa dugu. Ontzi hauek, normalki urrunago ibili ohi dira. Ontzian bertan, aste batetik hasita, hiru asteko mareak egiten direlarik. Erdi-mailako arrantza Ontziak 20 metrotik hasita, 40 metroko luzera izan dezakete. Lan esparru honetan eginiko mareak, urtearen sasoiaren arabera aldatzen doaz. Besteak beste, garaian garaiko arrantzan oinarritzen bai dira.

Alturako arrantza-ontziak[aldatu iturburu kodea]

Alturako ontzia, mundu mailan aurkitu daitekeen arrantza ontzi motarik handiena da. Bertan, 40 metrotik gorako ontziak aurkitzen dira. Ontzi hauen mareak edota arrantza irteerak, normalki, ez dira asteetan zenbatzen. Baizik eta, hilabeteetan. Horrez gain, ontzi hauek ez dira normalki, beraien jatorriko portuetara itzultzen marea bat bukatzean. Hauek, itsasoko leku jakin batzuetan egoten dira urte osoan zehar, eta bertan aritzen diren langileak garraio bitartez ailegatzen dira, ontziaren egonlekutik gertuen dagoen porturaino. Bertan, txanda aldaketa ematen da, eta lanean ibilitako langileak etxera garraio bitartez bueltatzen dira.

Kirol arrantza ontziak:[aldatu iturburu kodea]

Kirol arrantza ontziak, arrantza aisialdi gisa hartuz, arrantzarako erabiltzen diren ontziak dira. Bertan, ontziak 24 metro luze izatera ailegatu daitezke. Kasuan kasu, handiagoak diren ontziak ere aurkitu ditzakegu, baina ontzi hauek arrantzarako erabili beharrean aisiarako erabiltzen dira.


FAO erakundearen arabera (ingelesez: Food and Agriculture Organization, euskaraz: Elikadura eta Nekazaritza Erakundea), 2004an munduan lau triloi inguruko arrantza-ontzi zeuden. Horietatik 1,3 milioi zonalde itxiak eta gainaldeak zituzten. Estalpea duten gehienak mekanizatuta daude eta 40.000 inguru 10 tona baino gehiago dituzte. Beraz, gehienak beste motatakoak dira: 1,8 milioi txalupak dira, hau da, estalperik gabekoak, bela batez edota arraunez baliaturik. Batel hauek arrantzale tradizionalek erabiltzen dituzte.

XX. mende erdira arte arrantzontziak herrialdeen arabera nahiko desberdinak ziren. Gaur egun, ordea, arrantzontziak oso uniformizatuak daude, batez ere Mendebaldean.

Lehen arrantzontzi gehienak egurrezkoak ziren. Egun, aldiz, asko eta asko beira zuntzez egiten dira, batez ere 25 metro baino txikiagoak direnak (100 tona). Handiagoak direnak altzairuzkoak dira.