Leasing
Wikipedia(e)tik
Leasing-a (ingelesetik, leasing, "alokatzea") epe ertainerako eta epe luzerako finantza-kontratua da. Leasing-aren bidez, finantza-enpresa batek industria-enpresa batek behar duen gairen bat (makineria, tresneria, garraio-elementuak -etab.) erosten du, eta errentan uzten dio industria-enpresari; azken horrek kontratuak indarrean dirauen epea amaitzean, delako ondasuna itzultzeko edota erosteko aukera du. Hau da, leasing-a alokairu-kontratu bat da, baina alokagaia erosteko eskubidea jasotzen duena. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan asko zabaldu da kontratu-mota hau automobil, ordenagailu eta bestelako ondasunak erosteko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.