Liburutegiko bildumaren garapen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liburutegi baten kudeaketan, inoiz gutxi erabiliko diren ale batzuk xahutu eta beharrezkotzat jotzen diren ale berriak eskuratu egin beharko lirateke

Liburutegi baten bildumaren kudeaketa edo garapena "liburutegi baten materialen bildumaren indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko aukera ematen duen prozesu bat da, erabiltzaileen beharretan eta komunitatearen baliabideetan oinarrituta, eta hautematen diren beharrak zuzentzeko saiakera".

Bildumaren plangintzarekin, prestakuntzarekin, ebaluazioarekin eta mantentze-lanekin zerikusia duen guztia kontuan hartu beharko litzateke, eta antolaketa-prozesu zabala osatu beharko litzateke. Horretarako, hainbat jarduera koordinatu egin beharko lirateke, hala nola, bildumaren erabileraren azterketa egitea, liburutegiko beharrak ebaluatzea, bildumara gehituko diren ale berrien hautaketa, liburutegirako ale berrien eskuratze-prozesua egitea, kontserbatzea, beste liburutegietako baliabideak partekatuz lankidetzan aritzea eta, baita ere, beharrezkotzat jotzen ez diren aleak garbitzea, baztertzea, alboratzea edo xahutzea.

Eginbeharrekoak idatzizko dokumentu batean zehaztu beharko litzateke, erabiltzaileentzat, eta batez ere kudeatzaileentzat, eskuragarri. Aldizka, idatzizko dokumentu hori berrikusia eta erabiltzaile-kudeatzaileen artean adostua izan beharko luke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]