Lidergo situazionalaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lidergo situazionalaren teoria Paul Hersey eta Ken Blanchard 1970eko hamarkadan garatutako lidergoari buurzko teoria da. Teoria horren arabera, lidergoa aurrera eramateko modu hobezina langileen heldutasunera egokitu behar da. Horrela, lau lidergo eredu bereizten ditu:

  • parte hartzea bultzatzen duen liderra: langileekiko harremanak zaindu eta proiektuaren burutzapena bigarren maila batean uzten duena, mendekoen gaitasuna handia eta motibazioa apala denean egokia dena;
  • kontrolezko lidergoa: harremanak zaindu nahiz proiektuaren burutzapena nabarmentzen dituena, mendekoen gaitasun apala eta motibazioa handia direnerako egokia;
  • eskuordetzazko lidergoa: harremanak eta burutzapena kontrolatzen ez dituena, mendekoen gaitasuna eta motibazioa handiak direnerako egokia dena;
  • gainbegiraketazko lidergoa: bereziki burutzapena kontrolatzen duena, mendekoen gaitasuna eta motibazioa txikiak direnerako egokia dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.