Lindau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lindau

 Bavaria
Lindau uhartea Konstantzako aintziran
Lindau uhartea Konstantzako aintziran

Lindauko armarria

Izen ofiziala Lindau
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
Barrutia
 Alemania
 Bavaria
Suabia
Lindauko barrutia
Alkatea Petra Meier to Bernd-Seidl (CSU)
Koordenatuak 47°32′0″N 09°41′0″E / 47.53333°N 9.68333°E / 47.53333; 9.68333Koordenatuak: 47°32′0″N 09°41′0″E / 47.53333°N 9.68333°E / 47.53333; 9.68333
Lindau is located in Alemania
Lindau
Eremua 33,18 km2
Garaiera 601 m
Posta kodea 88131
Biztanleria 24.772 bizt (2010)
Dentsitatea 746,59 bizt/km²
Matrikula LI
http://www.lindau.de

Lindau Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdean dagoena. Konstantzako aintzirako irla batean eraikia dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Lindau izenaren lehenengo aipamena Suitzako Sankt Galleneko monje batek egiten du 882an, esanaz bertan konbetu bat bazela, hala ere indusketa arkeologikoek I mendeko erromatarren asentamendu baten aztarnak aurkitu dituzte.

1180an San Esteban eliza eraiki zen eta 1224ean frantziskotarren monastegia. Hauen inguruan eratzen joan zen herriak 1274/75ean inperioko hiri askearen titulua eskuratu zuen. Hiriak berehala onartu zuen protestantismoa. Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek erasotu zuten hiria, baina goizaldean hiritar batzu ixilpean suediarren artera sartu eta beren armak deuseztu zituzten, hiria salbatuz.

1802an hiri aske titulua galdu eta Austriarren esku gelditu zen Lindau, hala ere 1805ean Bavariari itzuli zitzaion. 1853an uhartea eta ertza elkartuko zituen trenbidea eraiki zen eta 1856ean kaia berriztu zuen, Bavariako kai bakarra.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarren okupazio eremuan gelditu zen, Bavaria amerikarren esku egon arren. 1955ean berriro itzuli zen Bavariara.

Bavariako lehoia eta itsasargia

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • San Esteban eliza
  • Lindauko Itsasargia: Bavariako itsasargi bakarra denak bavariarren lehoia du parean.
  • Udaletxea (Rathaus)

[aldatu] Hiri senidetuak

Lindau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lindau
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak