Litz hari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Litz haria, kobrezko 8 hari finagoz egina

Litz haria elektronikan erabiltzen den eroale bat da. Hainbat alanbre bihurrituz osatuta dago eta gainazal isolatzaile batekin estalita dago, horrela, eroalea den azalera handituz eta maiztasun altuko seinaleak garraiatzerakoan gertatzen diren potentzia galerak gutxituz. Modu honetara egiten bada, inpedantzia/erresistentzia erlazioa handitu egiten da eroale bakarrekoarekin konparatuta, Q faktore altuagoa lortuz maiztasun altuetan.

Mota honetako haria induktoreak eta transformadoreak eraikitzeko erabiltzen da, batez ere maiztasun altuko aplikazio-eremuetan, non skin efektua aipagarriagoa den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]