Lixiba (Manet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lixiba (Manet)
Jatorria
Sortzailea(k)Édouard Manet
Sorrera-urtea1875
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak145,4 (altuera) × 114,9 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBarnes Foundation (en) Itzuli
BildumaBarnes Foundation (en) Itzuli
InbentarioaBF957

Lixiba edo Arropa garbiketa (frantsesez: Blanchisserie (Le Linge)) Édouard Manet margolari frantsesak 1875ean egindako lana da. Lanean emakume bat lixiba-txorro batean arropa garbitzen ikusten da, lorez beteriko lorategi batean; irudia Batignolles auzoan kokatua da. Koadroa Barnes Fundazioan jasota dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabili zuen teknika olio mihise gainean izan zen. Dimentsioak 145.4 x 114.9 zm. dira. Eszena oso idealizatuta dago; haurraren presentziak xamurtasuna gehitzen dio eszenari. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honek polemika handia eragin zuen. Parisko Saloiak erabat arbuiatu zuen obra 1876an. Garai hartarako bi aldiz probokatzailea zen lan hau: Manet, gai prosaiko eta naturalista bat aukeratzearekin bat, estilo inpresionista batean ere jorratu zuen. Baina pinturaren nolakotasun ukaezinak Stéphane Mallarméren interesa erakarri zuen, zeina pintorearen lagun leial bihurtuko baitzen eta bere idazkietan erabat defendatuko baitzuen. Azkenean, egileak berak erakutsi behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]