Lovaina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lovaina

 Flandria
Lovaina
Hiriaren erdiguneko eraikinak, horien artean udaletxea eta San Pedro eliza.
bandera

armarria

Izen ofiziala Leuven
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Flandriako Brabante
Koordenatuak 50°53′00″N 04°42′00″E / 50.883333°N 4.7°E / 50.883333; 4.7Koordenatuak: 50°53′00″N 04°42′00″E / 50.883333°N 4.7°E / 50.883333; 4.7
Lovaina is located in Belgika
Lovaina
Eremua 56,63 km2
Posta kodea 3000
Biztanleria 95.463 bizt (2010)
Dentsitatea 1.685,73 bizt/km²
http://www.leuven.be

Lovaina edo Leuven[1] (nederlanderaz Leuven, frantsesez Louvain, alemanez Löwen) Belgikako hiri unibertsitario bat da, Flandriako Brabanten kokatua, Dyle ibaiaren ertzean, Brusela hiritik 28 kilometrora.

Eduki-taula

[aldatu] Ondarea

Kulturagune garrantzitsua da XIV. mendean sortu zen flandestar unibertsitateari esker eta ondo gorde ditu, bestalde, garai bateko monumentuak: XII. mendeko gaztelua, XV. mendeko udaletxe gotikoa, XV-XVI. mendeetako Saint-Pierre eliza gotikoa, Saint-Jacques eliza (XII-XVI. m.), Saint-Michel eliza barrokoa (XVII. m.), XII. mendeko abatetxea, XV-XVIII. mendeetako komentua eta XIV. mendeko unibertsitatea, 1425ean sortua eta Herbehereetako unibertsitate zaharrena dena.

[aldatu] Historia

IX. mendean sortu zen Lovainako hiria, germaniar enperadore batek normandiarrei aurre egiteko eraiki zuen gazteluaren inguruan hain zuzen. XI. menderako hiri garrantzitsua zen, bertan bizi izan baitziren Lovainako kondeak lehendabizi eta Brabanteko dukeak, ondoren. XIV. mendean Europako hiri handienetakoa zen (ehungintzari esker nagusiki). Hiritarren eta nobleen arteko liskarrak zirela eta, Flandesera eta Ingalaterrara aldatu ziren ehungintzako lantegi nagusiak eta Brusela bihurtu zen Brabanteko hiriburu.

Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Leuven Berria (Louvain-la-Neuve). Leuven Berrian ezarri zuten berien unibertsitatea, Université Catholique de Louvain delakoa.

[aldatu] Ekonomia

Leuvengo Unibertsitate Katolikoa (Katholieke Universiteit Leuven) da hiriko ekonomiaren ardatz nagusia.

Nekazaritzako eremu oparo baten erdian dago; industriagune garrantzitsua ere bada (destilategiak, garagardogintza, mekanika, automobilgintza, kimika, janari industria, larrugintza). Leuvenen beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak biak onartu ditu, 167. arauan.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lovaina


Geografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak