MMO (bideojokoen generoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Online bidezko Multijokalari Masiboa edo Multijokalari Masiboa Online bidezkoa (MMO) internet bidezko bideojoko batzuen ezaugarri bat da, zerbitzari berean jokalari kopuru handia duena.[1] MMOek mundu irekia eta iraunkorra izan ohi dute, nahiz eta joko batzuk desberdinak izan. Joko horiek Interneterako konexio gaitasuna duten gailu edo plataforma gehienetan aurki daitezke, hauetan instala daitezkeelarik. ordenagailu pertsonala, bideo-jokoen kontsola, telefono adimendunak eta bestelako gailu mugikorrak barne.

MMOek jokalariei beren artean eskala handian lankidetzan aritzeko eta lehiatzeko aukera ematen diete, eta, batzuetan, mundu osoko pertsonekin elkarreragin nabarmena izan dezakete. Bideojoko mota ugari biltzen dituzte, jostagarritasun zein bideojoko genero desberdinak eskainiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Sullivan, Sean. (2015-07-24). «What is an MMO? What Defines An MMO?» MMOs.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]