MUSCULAR

Wikipedia, Entziklopedia askea
MUSCULAR (DS-200B) programaren logoa.

MUSCULAR (DS-200B), Britainiar Komunikazioen Koartel Nagusiak (GCHQ) eta AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) elkarrekin batera erabiltzen duten zaintza programa bat da. Erresuma Batuan kokatua dago. 2013an Edward Snowdenek azaleratutako agiriei eta zenbait militarren aipamenei esker ezagutzera eman zen.

GCHQ da programa honen erabiltzaile nagusia. GCHQ eta NSAk programa hau erabiliz Yahoo! eta Google bilatzaileen datu baseetara komunikazio loturagune nagusietan sekretuki sartu ziren. 2013ko urritik aurrera programa honi buruzko informazioa argitaratzen hasi zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]