Maestranzako Antzokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:37, 27 apirila 2015
Antzokiaren kanpoko ikuspegia.

Sevillako Maestranzako Antzokia, hiriko erdireneko tokietako batean kokatua, Urrearen Dorrea eta Maestranza Zezen Plazaren ondoan, Guadalquivir Ibaiaren ertzean, Espainiako antzokirik aitzindarienetakotzat hartua da, herrialde osoko eskenategirik handiena duelarik, 18,9x9,5 metrokoa.

1992an eraiki zen, urte horretan, hirian bertan ospatuko zen Nazioarteko Erakusketa probestuz, lehen, Artileriaren Errege Maestranzaren Kuartelak hartu zituen lur batzuetan, eraikin honetatik, gaur egun, soilik fatxada mantentzen delarik. Forma zilindrikozkoa egina dago, 1774 pertsonentzako tokiarekin. 47,20 metroko kupula bat du.

Bere akustikari esker, ikuskizun ezberdinak antzezteko diseinatua dago, operetatik hasi eta musika klasikoko eta kantarien kontzertuetaraino, flamenkotik eta ospe handiko musikarietatik pasatuz, eta, bere eskenategi handiari esker, ballet eta zartzuelako lan handiak antzez daitezke.

Urteren batzuetan, Aste Santuan, udaberriko jai honen pregoia emateko erabili izan da.

Auditorioaz gain, antzerki esperimentaleko eta erakusketako gelak eta ikerketa kulturalen gune bat ditu.

Kontzertu denboraldian, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, bere eskenategian aurkezten denetako bat da.

Kanpo loturak