Sevilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sevilla

 Andaluzia
Sevilla
Sevilla hiriaren goitiko ikuspegia.
Sevillako bandera

Sevillako armarria

Izen ofiziala Sevilla
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Andaluzia
Flag of Diputacion de Sevilla Spain.svg Sevilla
Sevillako metropolitar gunea
Alkatea Alfredo Sánchez Monteseirín (PSOE)
Koordenatuak

37°22′0″N 05°59′0″W / 37.36667°N 5.98333°W / 37.36667; -5.98333Koordenatuak: 37°22′0″N 05°59′0″W / 37.36667°N 5.98333°W / 37.36667; -5.98333

Sevilla non dagoen adierazten duen Andaluzia-ko/-go/-eko mapa
Sevilla
Sevilla non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Sevilla
Eremua 140,8 km2
Distantzia 0 km Sevillara
Postakodea 410xx
Biztanleria 702.355 bizt (2012)
Dentsitatea 4.988,32 bizt/km²
Sorrera K. a. XIII. mendea
http://www.sevilla.org

Sevilla —edo, izen historiko gisa, SibiliaIberiar Penintsulako hego-ekialdean kokatutako hiri espainiarra da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsasmailatik 20 metrotara kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.

Katedraleko dorrea, Giralda

707.414 biztanlerekin Sevilla Espainiako laugarren hiririk jendetsuena da. Bere gune metropolitanoa ere estatuko laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzialerik nagusienetarikoa da, eta estatuko hiririk esanguratsuenetarikoa ere, espainiar folklorearen sorburu.

Interes turistiko handiko hiria da, monumento, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpaidorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izena Hispalis izen zaharrean dago oinarrituta. Izen hau, Ishbiliya (arabieraz أشبيليّة) bihurtu zen musulmanen garaian. Euskarazko izen historikoa Sibilia da, baina Euskaltzaindiaren arabera hiriaren egungo euskal izen arautua Sevilla da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Cesar enperadoreak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordoba eta Kadiz-ek baino ez gainditua. Denbora gutxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalis-ek. Ptolemeoren garaietan metropoli titulua jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.

711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirerri behin erorita 1023an, independente bihurtu zen, abbaditen dinastiaren garaian eta 1091ean almoravideek kontrola eskuratu arte. Almoravideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, hil batzuetan setiatuta egon ondoren, gaztelarrek okupatu zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillako katedrala eta Indietako Agiritegia

Sevillako monumenturik aipagarrienak munduan ezagunak diren Giralda eta katedrala dira aipagarrienak, baita Santa Cruz auzoa (Sevillako judutegia), Alkazar Errealak (Reales Alcázares), Indietako Agiritegia (Archivo de Indias), Urrezko dorrea (Torre del Oro), Maria Luisa parkea, Espainiako plaza, Amerikako plaza, Arkeologia eta Herri ohitura Museoak, Arte Ederretako Museoa eta Printzeen parkea ere. Kale-turistiko nagusia Sierpes da.

Oso ohikoa da turismoa egiteko kalesa edo gurdien gainean egitea.

Aipatutako eraikin eta monumentu guztiez gain, honako hauek ere garrantzia handikoak dira:

Hércules zumarkalea, Audientzia zaharra, Sevillako Agiritigia, Sevillako Ateneoa, Udaletxea, Caños de Carmona, Errege Mairuaren etxea, Koliseoaren korrala, Enkarnazioko Metropol Parasol, Sevillako harresiak, Lebrijako kondesaren jauregia, Dueñas-eko jauregia, San Telmo jauregia, Yanduri jauregia, Andaluziako parlamentua, Maestranza zezen-plaza, Garaipenaren plaza, Plaza Berria, Txanponaren Etxea, Tabako Fabrika Erreala, Maestranza Antzokia, Lope de Vega Antzokia , Zilar-dorrea, Triana-dorrea, Schindler dorrea' eta abar.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune industrial garrantzitsu bat da Sevilla, telkologia berriei begira, batez ere. Cartuja'93 teknologia-parkeak 11.455 pertsonei ematen die lan, eta probintziaren BPG - Barne Produktu Gordinaren %10 sortzen du, 1.676 milioi euro sortuz eta 311 enpresen langune izanik (horietako %70 teknologia berrietan dihardute)

Sevilla Espainiako laugarren biztanleria-gunea da eta ekonomikoki probintzia sendo eta indartsua da. 650.000 pertsonek egiten dute lan hirigune osoan. Era berean, gune industrial nagusi bat da, oihalgintza, saneamendu, kristalgintza, zementu eta bestelako lantegiak biltzen baitira Sevillaren inguruan. Era berean, ontziolak eta hegazkin eta tankeak fabrikatzeko industriak nagusitzen dira hirian.

Edari-fabrika gehien dituen europar hiria da Sevilla.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1920 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2008
147.271 205.723 302.300 374.138 441.869 545.692 645.817 683.028 684.633 703.206

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla FC eta Real Betis Balompié dira hiriko futbol talde nagusiak, elkarren aurkako lehia nabarmena daukate. Sevillak, Sánchez Pizjuán izeneko futbol zelaian jokatzen du, eta Betis taldeak berriz; Benito Villamarín zelaian.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Sevilla)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.9 17.9 21.2 22.7 26.4 31.0 35.3 35.0 31.6 25.6 20.1 16.6 24.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.6 12.2 14.7 16.4 19.7 23.9 27.4 27.2 24.5 19.6 14.8 11.8 18.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.2 6.7 8.2 10.1 13.1 16.7 19.4 19.5 17.5 13.5 9.3 6.9 12.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 54 38 57 34 13 2 6 23 62 84 95 533
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 5 7 4 2 0 0 2 6 6 8 52
Eguzki orduak 179 183 224 234 287 312 351 328 250 218 186 154 2898
Iturria: World Meteorological Organization[2] Agencia Estatal de Meteorología[3]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sevilla Aldatu lotura Wikidatan