Maite zaitut (Pirritx eta Porrotx)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maite zaitut euskal abesti ezaguna da. 2005ean sortu zuten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta sekulako harrera izan zuen. Euskaraz inoiz egin den abestirik arrakastatsuenen artean dago.

Haurrez gain, jende helduagoak ere ezagutzen du. Parrandatan, irratia... toki guztietan entzun zen. Gaur egun oraindik, pailazoen abesti izarren artean segitzen du.

Letra pailazoek idatzi zuten eta musika Xabier Zabala musikariarena da. Abestia beste herrialdetara ere zabaldu da eta 6 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute.