Maiztasun-poligono
(«Maiztasun poligono» orritik birbideratua)
Estatistikan, maiztasun poligonoa histogramatik eratortzen den datu diagrama bat da, histogramako zutabeetako goi aldeak lotuz eratzen dena. Bereziki, banaketa estatistikoaren itxura hauteman eta probabilitate-banaketa batekin alderatzeko erabiltzen da.
Maiztasun bakunen poligonoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Histogramako zutabeen goialdeko erdipuntuak zuzenez lotuz eratzen da maiztasun bakunen poligonoa.
Maiztasun metatuen poligonoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Histograma metakorretik abiatzen da maiztasun metatuen poligonoa. Datu multzoaren jatorritik, zuzenak luzatzen dira, hurrengo tarteko behe mugatik altxatzen zutaberaino. Diagrama hau bereziki interesgarria da koantilak begiztatzeko.