Maori protesta-mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maori subiranotasunaren aldeko mugimenduaren bandera

Maori protesta-mugimendua eskubideen aldeko mugimendu zabala da Zeelanda Berrian (Aotearoa). 1840an Waitangiko Ituna sinatu aurretik etorkin europarren eta maorien artean gatazka batzuk egon ziren arren, sinadurak lege-testuingurua ezarri zuen. Waitangiko Itunak Zeelanda Berria kolonia britainiar bihurtu zuen, legea eta gobernantza britainiarrak aplikatuz. Agintari britainiarrek Ituna idatzi zuten Zeelanda Berriko gobernadore britainiar bat ezartzeko asmoz, haien lurren, basoen eta beste jabetza batzuen jabetza maoriei aitortuz eta maoriei hiritar britaniarren eskubideak emanez. Hala ere, Itunaren ingelesezko eta maorierazko testuek ez zuten esanahi bera, bereziki subiranotasunaren aldetik. Desadostasun horiek, eta ondoren Pakeha (ez maori) kolonizatzaileek bultzatutako lur-jabetzeekin batera gatazka luze bat gertatu zen, tartean Zeelanda Berriko gerrak deitutakoak 1845 eta 1872 artean.

Garai modernoan, maiorien protesta-mugimendua 1970eko hamarkadako lehen urteetan sortu zen, errenazimentu zabalago baten barruan, eta arreta jarriz hainbat gaitan: Waitangiitunaren barneko desadostasunak, Maorien lur eskubideak, Maori hizkuntza eta kultura eta arrazakeria Zeelanda Berrian.[1] Oro har, ezkerreko mugimendua da, nahiz eta ezkerreko korronte nagusiarekin ez datorren bat hainbat gaitan. Mugimenduko kide gehienak maori izan dira, baina erakarri egin du nolabait ere politika. Mugimenduaren arrakasta aipagarrien artean daude Waitangiko Auzitegia ezartzea 1975ean, zenbait lurberreskuratzea eta maoriera Zeelanda Berriko hizkuntza ofizial bihurtzea 1987an. Ekintza ikusgarrien artean Bastion Pointen (Auckland) egin zuten okupazio luzea,[2] 1977ko urtarriletik 1978 maiatzera, hotel baten eraikuntzaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]