Materia balantze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Materia balantzea edo masa balantzea materiaren kontserbazioaren legearen aplikazioetako bat da, sistema fisikoen analisiak egiteko erabiltzen dena. Sistemara sartu eta sistematik ateratzen den materia kantitatea kontutan hartuz, aurrez ezezagunak ziren materia fluxuak aurkitu daitezke. Hau egiteko materiaren kontserbazio legearen (materia ez da espontaneoki sortu edo desagertzen) hainbat forma ezberdin erabil daitezke.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia balantzeak ingeniaritza kimikoan eta ingurugiro zientzietan erabiltzen dira, hala nola erreaktore kimikoen diseinuan edo aireko kutsaduraren dispertsio ereduak egitean. Sistema fisikoaren mugak zehaztu egin behar dira, sistemara eta sistematik sartu eta irtetzen diren korronteak erraztasunez identifikatzeko. Sistema fisiko oso baterako aplikatuz gero, bere formetan orokorrena hurrengoa da:

 \text{Sarrera}= \text{Irteera} + \text{Akumulazioa} \,

Sistemako espezie kimiko bakoitzarentzat ere aplika daiteke:

 \text{Sarrera} + \text{Sorrera} = \text{Irteera} + \text{Akumulazioa} \ + \text{Desagerpena} \,
  • Sarrera: Sistema fisikora sartzen den materia kantitatea
  • Sorrera: Erreakzio kimiko bidez sistema fisikoaren barruan sortzen den espezie kimiko horren materia kantitatea
  • Irteera: Sistema fisikoa uzten duen materia kantitatea
  • Akumulazioa: Sistema fisikoaren barruan akumulatuz edo bilduz doan materia kantitatea
  • Desagerpena: Erreakzio kimiko bidez sistema fisikoaren barruan desegiten den espezie kimiko horren materia kantitatea

Erreakzio nuklearrik egon ezean sistemako atomo kopuru totala konstante mantentzen da, erreakzio kimikoa egon arren. Gainera, sistema egoera egonkorrean dagoela suposatuz, akumulazio terminoa zero bihurtzen da, materia balantzea sinplifikatuz.

Higidura kantitatearen balantze, energia balantze eta exergia balantzeekin batera ingeniaritza kimikoaren diseinuaren oinarria da materia balantzea.