Materia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau fisikako gaiari buruzkoa da, gai organiko zurixkariri buruzko artikulua ikusteko: Zorne

Materia gauzaki fisiko oro osatuta dagoen gaia da. Energiaren eta indar eremuen ekarpenak ez dira materiatzat jotzen, nahiz eta gauzakien masan osagarri izan ahal diren. Materiak unibertso ikusgaiaren gehiengoa osatzen du, nahiz eta, berriz ere, argia ez den materiatzat jotzen. Materiaren zati orori materia-sistema deritzo. Materia-sistemak materia mota bakar batezkoa (gai aratza) edo mota askotakoa (nahastura) izan daitezke. Gure inguruko espazioan leku bat betetzen duen eta masa duen guztia materia da.

Materia bost egoeratan egon daiteke: solidoa, gasa, likidoa, plasma eta Bose-Einstein kondentsatua.

Eduki-taula

[aldatu] Egitura

Substantzia batzuk beste batzuetan aldatu ezer komuna izan gabe? Gizakia antzinatik saiatu da galdera hau erantzuten. Orain teoria atomiko-molekularra finkatu. Teoria honek aldaketak azaltzen ditu. Teoriak:

  • Lau elementuen teoria: Enpedoklesen eta Aristotelesen ustetan, materia guztia lau elementuek osatzen zituzten: airea, ura lurra eta sua.
  • Atomismoaren teoria: Demokritok hipotesi hau egin zuen: materia atomo deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago. Hipotesi hau gaurkoaren antzekoa da.

Orain materia zati txikienari molekula deritzo. Adibidez uraren ezaugarriak dituen zatirik txikiena molekula da. Molekulak atomo izeneko zati txikiagoz osatuta daude, baina lehengo adibide berberarekin jarraituz uraren molekula zatitzen badugu atomoak lortuko ditugu baina ez dituzte uraren ezaugarriak edukiko.

[aldatu] Propietateak

Materiak berezko ezaugarri batzuk: propietate komunak eta beste ezaugarri batzuk soilik batzuek: propietate bereziak.

[aldatu] Propietate komunak

Materia guztiek dituzten propietateak. Bi dira: masa eta bolumena.

  • Masa: Gorputz batek duen materia kantitatea. Masa eta pisua ez da berdina baina guk nahastu egiten ditugu unitate normalena: gramoa. Masa-unitatea: kiloa.
  • Bolumena: Bolumena materiek okupatzen duten lekuari deritzo. Bolumen-unitatea: metro kubikoa, laborategiko lanetan: zentimetro kubikoa, mililitro, litro.

[aldatu] Propietate bereziak

Substantzia batzuk gainerakoetatik bereizteko eta desberdintzeko. Batzuk agregazio egoerarekin lotuta:

[aldatu] Materiaren egoerak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Materiaren egoera

Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio egoera nagusi ditu: solido egoera, likido egoera eta gas egoera. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:

  • Solidoek forma eta bolumen propioa.
  • Likidoek formarik ez, ontziaren forma hartu, bolumen zehatza.
  • Gasek ontziaren forma hartu, bolumen zehatzik ez, guztia okupatu.

[aldatu] Egoera aldaketak

Materia ez da beti egoera berean azaltzen. Tenperaturak eragin handia du:

  • Fusioa: Substantzia bat egoera solidotik egoera likidora pasatu tenperatura igoz, tenperaturari fusio-puntua.
  • Lurrunketa: Tenperatura handituz egoera likidotik gasera pasatzea. Likidoaren gainazalean gertatzen da, baina likido guztian gertatzen denean irakitea deritzo. Tenperaturari irakite-puntua.
  • Kondentsazioa: Gas egoeratik egoera likidora pasatzea da, hau tenperatura jaistean gertatzen da.
  • Solidotzea: Likidotik solidora pasatzea da. Tenperatura jaistean gertatzen da. Tenperaturari solidotze-puntua.
  • Sublimazioa: Solidotik zuzenean gasera pasatzea eta alderantzizko prozesua.

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Materia
Tresna pertsonalak