Mendebaldeko kanon

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:06, 19 apirila 2015

Mendebaldeko kanona Mendebaldeko kultura eratzean eraginik handiena izan duten literatura obrak dira; bai eta, zentzu zabalagoan, literaturaz besteko artelanak ere.

Kanonaren izaera estuki lotuta dago azken garaiotan kolokan jarri diren zenbait kontzeptuekin, hala nola, iritzi estetiko unibertsal baten bideragarritasuna, literaturaren helburua irakaskuntzan eta gutxiengoen errepresioa mintzaldiaren bitartez, emakumeak, beltzak edo langileria izanik menperatutakoak.

Kanonaren historia

Etimologia eta Antzinaroa

Greko klasikoan kanon (κανών) hitzak «neurtzeko makila» esan nahi zuen. Halaber hitzak beste hainbat erabilera izan zituen: ezkutuak indartzeko gurutzatutako makilak, eraikuntzan guztiz beharrezkoak ziren plomuak edota josteko erabiltzen ziren hagatxoak.[1]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

  1. GORAK, Jan. The Making of the Modern Canon. Londres: Athlone, 1991