Antzinako greziera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako greziera
Ἑλληνική Hellēnikḗ'
Non mintzatzen den: Ekialdeko Mediterraneoa
Hizkuntza galdua: Greziera helenista edo koinē bilakatu zen
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Helenarra
  Antzinako greziera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: grc
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3: grc

 

Antzinako greziera edo greziera klasikoa (Ἀρχαία Ἑλληνική Arkhaía Hellēnikḗ) Aro Arkaikoan (K. a. IX. eta VI. mendeen artekoa) eta aro klasikoan (K. a. V. eta IV. mendeen artekoa) Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza da.

K.a bigarren milenioan Balkanetatik joandako proto-indoeuroparrek sorturiko greziera mizenikoan du iturria. Aro helenistikoan greziera helenista edo koinē bilakatu zen, nahiz eta oso hurbila izan hizkuntza ezberdintzat jo zutena. Greziera klasikoa ez zen hizkuntza batua, aldiz, dialekto asko zituen.

Gizakien historia kulturalean oso hizkuntza inportantea da, Homero bezalako idazleek ez ezik, Periklesen Aroko historialari eta filosofoek eta Itun Berriaren sortzaileek erabili zutelako. Mendebaldeko hizkuntza guztietan, tartean euskaran, eragina handia izan du Pizkundea eta gero.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako grezieraren dialektoen mapa

Hona hemen dialektoen zerrenda estandarra:

  • Mendebaldeko taldea
    • Ipar-mendebaldeko greziera
    • Doriarra
  • Eoliar taldea
    • Egeo-asair eoliarra
    • Tesaliarra
    • Beoziarra
  • Joniar-atikar taldea
    • Atiarra
    • Eubearra eta Italiako koloniena
    • Zikladeetakoa
    • Asiar Ioniarra
  • Aurrezipretar greziera
    • Arkadiarra
    • Zipretarra
    • Panfilarra

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen greziera klasikoaren kontsonanteen soinu eta grafoak:

ezpainkaria hobikaria belarra glotala
herskari haspereduna
< φ >

< θ >

< χ >
herskari ahoskabea p
< π >
t
< τ >
k
< κ >
ʔ(?)
<᾽>
herskari ahostuna b
< β >
d
< δ >
g
< γ >
afrikaria b​͡z, p​͡s
< ψ >
d​͡z
< ζ >
g​͡z, k​͡s
< ξ >
frikaria s
< σ, ς >
h
< ῾ >
urkaria l, ɾ
< λ, ρ >
sudurkari planoa m
< μ >
n
< ν >

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziera idazteko alfabeto grekoa erabiltzen zuten, dialektoen arabera aldaerak zituena. Hasieran horrelakorik egin ez bazen, aro klasikoan ezkerraldetik eskuinaldera idaztea estandar bilakatu zen.

Hona hemen adibide batzuk:

Platonek "Apologia" bere liburuan honela idatzi zuen:

« Ὅτι μὲν ὑμεῖς, ὦ ἄνδρες Άθηναῖοι, πεπόνθατε ὑπὸ τῶν ἐμῶν κατηγόρων, οὐκ οἶδα: ἐγὼ δ' οὖν καὶ αὐτὸς ὑπ' αὐτῶν ὀλίγου ἐμαυτοῦ ἐπελαθόμην, οὕτω πιθανῶς ἔλεγον. Καίτοι ἀληθές γε ὡς ἔπος εἰπεῖν οὐδὲν εἰρήκασιν.  »

Latindar alfabetoaren transliterazioa hau da:

« Hóti mèn humeîs, ô ándres Athēnaîoi, pepónthate hupò tôn emôn katēgórōn, ouk oîda: eg d' oûn kaì autòs hup' autōn olígou emautoû epelathómēn, hoútō pithanôs élegon. Kaítoi alēthés ge hōs épos eipeîn oudèn eirkasin.  »

Testua euskaratua:

« Zuok, Atenastarrok, nire salatzaileek esandakoaz zer ikasi duzue, ez dakit: baina nik, nire aldetik, nor nintzen ia ahazturik daukat hain zen limurtzailea esandakoa. Hala ere esandakoen artean, egiazkoa, esango nuke ezer ez dena.  »

Homerok Iliadan horrela idatzi zuen:

Μῆνιν ἄειδε, θεά, Πηληιάδεω Ἀχιλῆος
οὐλομένην, ἣ μυρί’ Ἀχαιοῖς ἄλγε’ ἔθηκε,
πολλὰς δ’ ἰφθίμους ψυχὰς Ἄϊδι προΐαψεν
ἡρώων, αὐτοὺς δὲ ἑλώρια τεῦχε κύνεσσιν
οἰωνοῖσί τε πᾶσι· Διὸς δ’ ἐτελείετο βουλή·
ἐξ οὗ δὴ τὰ πρῶτα διαστήτην ἐρίσαντε
Ἀτρεΐδης τε ἄναξ ἀνδρῶν καὶ δῖος Ἀχιλλεύς.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]