Migrazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Munduko mapa migrazio balantzaren arabera (2008): Positiboa (urdina), negatiboa (laranja), orekatua (berdea) eta daturik gabe (grisa).

Migrazioa gizakiok betidanik egin izan duten ekintza da, hau da, gizakia betidanik izan da migratzailea eta horrela jarraitzen du milaka urte ostean. Migrazioa, gizakia jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea da.

Bi migrazio mota bereizi ohi dira, immigrazioa eta emigrazioa. Joaten direnak emigrante hitzarekin izendatzen dira; etortzen direnak, berriz, immigrante nahiz etorkin. Migrazio gisa biztanleek espazioan egiten dituzten joan etorriak ulertzen ditugu, sarri lan edo bizi baldintza duin bat lortzeko egina dena soilik hartuko dugularik kontuan.

Immigrazioa eta gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorothea Langeren Ama migratzailea.

Immigrazioa egunerokotasunean sentizen den fenomenoa da, bai migratzaileak jasotzen dituzten gizarteetan (edo harrera gizarteetan), eta bai migratzaileak uzten dituzten herrialdeetan (migratzaile jaulkitzaile deituak). Eraginak esparru desberdinetan gertatzen dira; besteak beste, biztanleriaren egituran, gizarteen kohesio zein integrazioan, arrazakeriari loturiko fenomenoetan edo arlo sozioekonomikoan.

Integrazioa, gizartean gustura sentitzea da, eta baita bertakoak immigranteekiko ere, tratu duin eta begirunezkoa izatea[erreferentzia behar]. Arrazakeria beste arrazengan desberdintasun biologikoa dagoela sinestea da, desberdintasun hauek beste arrazen gaineko mespretxu eta bortxa justifikatzen dutela ustea da eta xenofobia (atzerritarrekiko beldurra) arrazismoaren aurpegi nabaria da.

Azken hamarkadan, asko handitu da hirugarren munduko herrialdeak utzi eta aukera berri baten bila herrialde aberatsetara abiatzen den pertsona kopurua, nahiz eta fenomeno hau historikoki berria ez izan.

Espainiako Gobernuak, 2005ean, immigranteen erregularizazio lortzeko plan bat burutu zuen. Plan horren bitartez miloi bat immigranteen egoera konpondu nahi zuten[erreferentzia behar]. Immigranteei erregularizatuak izateko eskatzen zien baldintza, besteak beste, lan kontratu bat edukitzea zen.

Munduko datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan, AEB, Costa Rica eta Kanadak biztanle gehiago jasotzen dituzte beste herrialde batzuetatik etorrita handik beste norabaitera joandakoak baino[erreferentzia behar]. Europar Batasuneko herrialde gehinekin gauza bera gertatzen da, bai eta Errusia, Bielorrusia, Finlandia eta Norvegiarekin ere[erreferentzia behar].

Afrikan balantze positiboa daukate Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Namibia, Botswana, Hegoafrika eta Liberiak, eta Asian, besteak beste, Iran, Jordania, Arabiar Emirerri Batuak eta Omanek. Azkenik, Australia eta Zeelanda Berria ere etorkinen hartzaileak dira[erreferentzia behar].

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Migrazio Aldatu lotura Wikidatan