Modernizazio administratiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Administrazio Publikoen arloan sortutako kontzeptua da, burokrazian oinarritutako sistema batetik kudeaketa eraginkortasunera zuzendutako sistema batera eraldaketa bultzatu nahi duena.

Azken urteetan Administrazio Publikoak eraldaketa sakona egiten ari dira gizarteak jasan dituen berrikuntzei eta sortzen ari diren eskaerei erantzun ahal izateko. Eraldaketa hau erakundeen antolakuntzan zein lan-kulturan ematen ari da beste sektoreetan -industria, eta zerbitzuetan batez ere- kudeaketa arloan ezarritako tresna eta metodologiak erabiliz.

Modernizazio administratiboaren oinarri nagusiak hauek dira:

  • Herritarrak bezerotzat hartzea, arreta eta zerbitzua ematea lehenetsiz
  • Emaitzak lortzera bideratutako kudeaketa ezartzea
  • Zerbitzu eta prozesuen eraginkortasuna bilatzea
  • Teknologia berrietara moldatzea eta hauen erabilpena sustatzea
  • Langileen partaidetza eta konpromisoa bilatzea
  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatzea


Modernizazioan erabili ohi diren metodologia eta tresna nagusiak:

  • Bikaintasun eta kalitate ereduak (EFQM, ISO 9000, etab.)
  • Prozesuen bidezko kudeaketa
  • Sinplifikazio administratiboa
  • Zerbitzu Kartak eta herritarrekiko konpromisoak
  • Administrazio Elektronikorako teknologia eta tresna berriak
  • Herritarren asebetetze inkestak eta ikerketak
  • Eraginkortasunerako tresnak (kostuen kudeaketa, zerbitzuak birdiseinatzea, etab.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]