Montrealgo Protokoloa

Wikipedia(e)tik
Montrealeko Protokoloa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erregistratutako Antartikako ozono-zulorik handiena, 2006ko irailean.

Montrealgo Protokoloa Montrealen 1987ko irailaren 16an sinatutako nazioarteko agiria da, ozono geruza babesteko helburua zuena. Orduz geroztik 175 herrialdek egin dute bat itunarekin: bertan, 2000. urtea jarri zen munduan klorofluorokarbonoen produkzio guztia bertan behera uzteko epe gisa. Sinatu zenetik hainbat alditan birpasatua izan da. Herrialde guztiek bertan proposatutakoa beteko balute, ozono geruza 2050. urterako suspertu daitekeela uste da. Hitzarmenak lortutako inplementazio mailaren ondorioz, nazioarteko kooperazioaren adibidetzat hartzen da.

Helburu eta terminoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmena ozonoa kimikoki desegiten duten substantzietan zentratzen da. Substantzia hauek kloro eta bromo elementuak dauzkatenak dira (fluorraren bidez soilik halogenatuak direnek ez baitute ozonoa kimikoki desegiten). Substantzia talde bakoitzak egutegi bat dauka, bere ekoizpen eta erabilpena murriztuz joan dadin, azkenean bere erabilpena partzialki ezabatu arte.

Klorofluorokarbonatoen (CFC) erabilpena murrizteko plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmena sinatutako estatuen arabera Montrealgo Protokoloaren helburua honako hau da: Ozono geruza kimikoki aldatzen duten eta osasunerako eta ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezken substantzien igorpenak mundu osoan onartuz...Aipatutako igorpenen kantitatea mundu osoan egokitasunez murrizteko eta modu horretan ozono geruza babesteko asmoz, eta horretarako ezagutzen diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoak erabiliz, isurpenak guztiz ezabatzea lortzea da hitzarmenaren helburu nagusia. Herrialde bakoitzaren beharrak (garapen arloan) eta alderdi tekniko eta ekonomikoak kontuan hartuko dira. Hori kontuan hartuz garapen bidean dauden herrialdeek herrialde garatuek baino plan sinpleagoa bete behar izango dute.

1991 eta 1992 urteen artean, ezin da CFC gasen erabilpen eta ekoizpenaren maila basikoa gainditu. 1994. urtean, ekoizpen eta erabilpen mailek ezin dute 1986. urteko mailen %25a gainditu. 1996. urterako, aipatutako erabilera eta ekoizpenak guztiz ezabatzea lortu behar da. Bestalde, hainbesteko kalterik eragiten ez duten substantzien erabilpena 2010. urterako ezabatu behar da.

Hidroklorofluorokarbonatoen (HCFC) erabilpena murrizteko plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montrealgo Protokoloaren batzorde betearazleak egindako berriemateek adierazi dutenez hitzarmena sinatu duten herrialdeek 2013. urtea ezarri dute HCFCen ekoizpena finko uzteko data bezala. 2015. urtetik aurrera, ekoizpen eta erabilpen mailak jaisteko plana urrera eramango da. HCFC gasak errefrigerazio sistemetan, apar plastikoen ekoizpenerako erabiltzen diren gas propultsatzailen behin behineko ordezkari moduan erabiltzen dira. Honetarako arrazoia HCFC gasek ozono geruzan eragiten duten kalte kopurua da. Beraien ordez erabiltzen direnek, ia 20 aldiz gehiago kaltetzen dute ozono geruza eta beroketa globalarengan duten eragina nabarmenki handiagoa da. Gainera, ez dago gas horien ordezko aukera egokirik, eta horregatik oso gutxi dira CFC eta HCFC gasak erabiltzen ez diren egoerak. Gas hauek asko erabiltzen dira hainbat sektoretan, hala nola nekazaritzan. Beraz beraien efektu produktiboa nahiko handia da. Bestalde, badira hainbat gobernuz kanpoko erakunde, substantzia horien erabilpena murrizteko proposamenak egin dituztenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mario Molina eta Frank Sherwood Roland ozono geruzan zegoen zuloa CFC gasek eraginda izan zitekeela esan zuten lehenengoak izan ziren. Gas hauek asko erabiltzen ziren hainbat aplikazioetan. Gas hauek, airea baino dentsoagoak direnez, ezin zirela goi-atmosferara heldu uste zen, baina CFCen bizitza luzea dela eta, aire korronteek eraginda, posiblea da ozono geruzara heltzea. Atmosferan, eguzki izpiek gas horiei erasaten diete, eta bromo eta kloro atomoak askatzen dituzte. Atomo horiek ozonoa erasotzen dute. Ozonoaren funtzio nagusia UVB izpiak xurgatzea da, eta lurrera hel daitezen ekiditen du horrela. Beraz, ozono kantitatea gutxitzeak izpi ultramore hauen erradiazio kantitate handiagoa jasatea suposatzen du.Ozono kantitatea gutxitzeak osasun arazo larriak sor ditzake, hala nola azaleko minbizia 1985. urtean, Farman, Gardinaer eta Shanklinek ozono "zulo" baten berri eman zuten "Nature" aldizkari zientifikoan. Zulo horrek ozonoaren kantitatearen gutximen nabarmena adierazten zuen. Urte berean, 20 herrialdek Vienako hitzarmena sinatu zuten, ozonoari kalte eragiten dioten substantzien erabilpena arautzeko negoziazioei hasiera eman ziena.

Fondo multilaterala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fondo Multilaterala garapen bidean dauden herrialdeak laguntzeko prestatua dago. Herrialde hauek zailtasun gehiago dituzte CFC eta HCFC gasen erabilera murrizteko eta horretarako laguntza ekonomikoa ematen zaie, fondo horren bidez. Fondoa 7 herrialde industrialek eta beste 7 herrialde garatuk osatzen dute. Horren kudeaketa batzorde betearazlearen esku dago eta urtero, inplikatutako parteak fondoaren mugimenduaz informatuak izaten dira.

Berronespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Nazio Batuetan parte hartzen duten 196 estatuetatik 195ek berronetsi dute Montrealgo Protokoloa. Hala ere, Beijingo zuzenketa 154 herrialdek soilik sinatu dute. Bestalde, Estatu Batuetan, hainbat proposamen jarri dira martxan ozonoa deuseztatzen duten gasen erabilpena kontrolatzeko. Horietako bat Montrealgo Protokoloa indarrean jartzea da.

Hitzarmenaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozonoa kaltetzen duten substantzien joera

Montrealgo Protokoloa indarrean jarri zenetik ozonoa kaltetzen duten gasen kontzentrazio atmosferikoak egonkortu edo gutxitu dira. Ozonoa deuseztatzen duten beste substantzien kantitatea, ordea, handitu egin da, su itzalgailuetan erabiltzen baitira. Hala ere, beraien kontzentrazioa 2020. urterako gutxitzen hastea espero da. Bestalde, hitzarmenaren betekuntza izugarri handia izan da, substantzia horien debekuari ilegalki aurre egiten saiatzen diren bakan batzuk dauden arren. Antartida inguruan dagoen ozono zuloa berdin mantendu zen 3 urtetan zehar (2003-3006). 2006. urtean argitaratutako ikerketa batean ozono geruzaren hobekuntza nabaritu zen, batez ere hitzarmenaren ondorioz. Horregatik, Montrealgo Protokoloa nazioarteko ingurumen hitzarmenik eraginkorrena bezala hartuta dago. Hala ere, HCFC eta HFC gasak berotegi efektua sortzen duten gas gehienak dira. Substantzia hauen zifrak nahiko kezkagarriak dira. Gas hauek C02a baino 10.000 aldiz handiagoak diren baloreak hartzen dituzte. Montrealgo Protokoloak 2030. urterako gas hauen ekoizpena eta erabilpena guztiz kentzeko helburua ezarri du. Baina hitzarmenak ez ditu HFC gasak bere helburuen barnean hartzen, horiek ez diotelako ozono geruzari kalterik eragiten. CFC gasek berotegi efektu handia dute. Horregatik, hauek HFC gasengatik ordezkatzeak ez lioke ingurumenari kalterik eragingo. Gas hauen gehiegizko erabilpenak, ordea, nahiko kalte handia eragin liezaioke klima globalari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]