Mr. Smith Goes to Washington

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:39, 22 urtarrila 2016


Mr. Smith Goes to Washington (euskaraz Smith Jauna Washingtonera Doa) 1939ko Frank Capra estatubatuar zinema zuzendariaren politikari buruzko drama-komedia filma bat da. Lewis R. Foster gidoigilearen argitaratu gabeko "The Gentleman from Montana" ("Montanako Jauna") istorioan oinarritua dago.

Oscar Sarietarako 11 izendapen jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz, argumentu onenaren Oscar Saria (1956an banatzetik utzia).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jefferson Smith (James Stewart) itxuraz manipulagarria dirudien gizon gazte xalo eta idealista senatari izendatu berria da. Filmean ez aipatzen ez den AEBtako mendebaldeko estatu batekoa da. Washington Hirian politikan fedea galaraziko dioten inongo eskrupulurik gabeko politikariekin topatuko dela oraindik jakiteke dago. Halere, hiriburuko politika munduko azpijokoak ongi ezagutzen dituen bere idazkari gazteari esker (Jean Arthur), Jeffersonek AEBko Senatuan hitzaldi ikusgarri eta luze bat burutuko du, hartan, demokrazia grina handiz defendatzeaz gain, bertako ustelkeria kasu bat azalaraziko du.

Aktoreak

James Stewart eta Jean Arthur taxian.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mr. Smith Goes to Washington