Muga-zerga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muga-zergak edo arantzelak inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira. Neurri protekzionista da: inportatzen duen herrialdearentzat diru-sarrerak ekartzeaz gainera, arantzelak produktu nazionalen aldeko diskriminazioa egin eta enpresa nazionalak babestu egiten ditu. Oro har, ordea, arantzelen ezarpena kontsumitzailearenzat kaltegarria dela irizten da, nazionalak baino hobeak izan daitezkeen produktuen sarrera eragotzi egiten baitu, atzerriko produktuak artifizialki garestituz. Librekanbismoan baztertu egiten dira arantzelak, abantaila konparatiboak saihestu eta hazkunde ekonomikoa eragotzi egiten dutelako, inefizientziak bultzatuz.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.