Mugimendu Browndarra
Wikipedia(e)tik
Mugimendu Browndarra partikula mikroskopiko batzuek ingurune fluido batean izaten duten higidurari deitzen zaio. Partikula hauek higidura aleatorio berezia daukate, ezerk bultzatu gabe mugitzen direla dirudi, norabide jakinik gabe.
Mugimendu harrigarri honen arrazoia hau da: partikula etengabe kolpatzen dute termikoki kitzikatuta dauden fluido molekulek. Hori gorputz handiagoetan ere gertatzen da, baina molekulak baino handiagoa denez, ez diote eragiten, kolpeak uniformeak baitira bere gainazal osoan. Partikula mikroskopikoa denean ordea, kolpe hauek ez dira uniformeak norabide guztietan, aldakorrak baizik. Ondorioz, deskribatutako mugimendua sortzen da.
Robert Brown plantari kubatarrak deskribatu zuen mugimendu hau 1827an, mikroskopioz poloen partikulek uretan zuen portaera aurkitu zuenean eta bere omenez jarri zioten izena fenomeno honi. Fenomenoa behin eta berriz aztertu ondoren ondorio honetara iritsi zen: mugimendu hau ez zela sortzen fluidoaren korronteagatik, ezta ere uraren lurruntzeagatik. Michael Faraday fisikari ingeles ospetsua bere alde agertu zen; hala ere, biek onartu zuten ez zekitela zein zen fenomeno honen azalpena.
Albert Einsteinek argitu zuen arazoa 1905ean. Urte horretan artikulu bat argitaratu zuen, non xehetasun handiz azaltzen zuen mugimendu hori, eta likido batean esekiduran zegoen partikula baten batze besteko ibilbidea neurtu zuen, adibidez urazalean pausatutako polen partikuletan. Mugimendu honek, itxuraz aleatorioa den arren, fluidoaren molekulen aldaera termikoarekiko erlazioa duela frogatu zuen. Teoria horrekin, atomoen existentzia frogatu zuen: garai hartan zientzialari askok ez zituzten atomoak erabat onartzen. Aldi berean fisika estatistikoari hasiera ematen dio.