NAT

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NAT edo (Network Address Translation, euskaraz: Sare-Helbideen Itzulpena edo Sareko Helbideen Itzulpena) ekipo ezberdinak internetera ateratzen direnean lerro beraren bitartez eta IP publiko bera erabilita, routerrek erabiltzen duten kontrol mekanismoa da.

NATek TCP eta UDP portuez baliatzen da, eta erlazionatzen ditu ekipoen IPak erabiltzen diren portuekin. Honetarako taula bat erabiltzen da. Demagun kanpoko ekipo bik konexio ezberdin bi dituztela barneko ekipo birekin. Kanpoko ekipoen IPak 61.56.209.1 eta 82.24.5.102 dira eta uste dute komunikatzen ari direla beste ekipo batekin 87.123.46.61 helbidea duena. Datuak bidaltzeko orduan biek bidaltzen dituzte ustez ekipo berera. Datu paketa hauek router-era heltzen direnean, router-rak bere NAT taula begiratzen du pakete bakoitzak enkapsulatuta duen TCP/UDP portua ze IP pribatuarentzako den. Hurrengo irudiko adibidean, portua 6200 denean, datuak 192.168.10.1 ekipora bidaliko dira eta 80 portua denean 192.168.10.2 ekipora.

Arazoa agertu daiteke biek portu bera erabiltzen dutenean. Egia da 65536 portu daudela TCP-rentzat eta beste horrenbeste UDP-rentzat, baina halere gerta liteke. Hau ematen denerako, era lehenetsian NAT helbide bat finkatzen da router-ean. Dena den, NAT taulak dinamikoak dira eta etengabe ari dira eguneratzen.