Nabeta (liturgia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ontzi liturgikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nabeta (argipena)».
Nabeta (liturgia)
sacred vessel (en) Itzuli, Catholic liturgical object (en) Itzuli eta incense holder (en) Itzuli

Nabeta (latinez Navicula edo Naviculum) edo Eliza Katoliko eta Anglikanoetan intsentsua gordetzeko erabiltzen den ontzi bat da, liturgian erabiltzeko. Intsentsu-ontzia vasa sacra edo ontzi sakratu kontsideratzen da eta, beraz, bedeinkatu egiten da lehen aldiz erabili baino lehen.

Metalezko ontziak izan ohi dira, tapa eta oinarri dute, eta itsasontzi baten forma izaten du sarri, hortik bere izena latinez eta hizkuntza erromantzeetan (naveta, navette). Ontzia koilara txiki batekin dator, eta horrekin intsentsu-aleak jartzen dira.

Elizaren historian zehar, nabetak, beste tresna liturgiko batzuk bezala, sarritan artistikoki diseinatu ziren, material noblez eginak eta era aberatsean apainduak.

17. mendeko zilarrezko nabeta, Nafarroako Museoan erakusgai.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]