Nahiz eta jausi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahiz eta jausi
Txopet taldea taldearen rock, pop
Argitaratze data2023ko azaroaren 9an
GrabazioaEten Espazio Sonoro
EkoizpenaBinilo

Nahiz eta jausi Txopet musika taldearen lehenengo diskoa da, 2023an plazaratuta. Autoedizioan atera zuen taldeak. Digitalki eta binilo formatuan saldu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela aurkeztu zen Durango Azokaren DA! gunean:[1]

Nahiz eta jauzi berezko estilo baten bilaketa naturala da, identifikatuta sentitzeko moduko proiektu bat defendatu ahal izateko. Abestiak estudioko bi saio ezberdinetan grabatu dira, lau hilabeteetan zehar; denbora hori funtsezkoa da gure zuzeneko musika garatzeko eta hiruren musika-estilo desberdinen arteko oreka bilatzeko. Emaitza hainbat genero eta musika ulertzeko eta sentitzeko modu desberdinen nahasketa izan da, doinu poperoetatik hasi eta post hardcore edo post punk doinuetaraino. Grabazioen arteko prozesu honen erakusle, albumaren hasiera bera da, Denbora Urtuta, Txopeten lehenengo kantuetako batekin hasita, eta ondoren Aiztoa Erakutsi, diskorako konposatutako azken abestia. Urtzi Iza arduratu da proiektua ekoizteaz eta forma ematen laguntzeaz, zuzenekoan teknikari gisa laguntzeaz eta prozesu osoaren karga emozionala partekatzeaz. Kantu guztiak Eten Espazio Sonoro-n ekoitzi dira, eta leku horretan grabatu ez ezik, konposatu eta garatu ere egin dira. Gainera, taldeari forma emateko orduan funtsezkoak diren hitzaldi- eta hausnarketa-ordu kontaezinak eman dira.

Urtzi Iza arduratu da proiektua ekoizteaz eta forma ematen laguntzeaz. Zuzenekoetan teknikari gisa ere ibili da. Diskoa Eten Espazio Sonoron ekoitzi dute: kantak han grabatzeaz gain, konposatu eta garatu ere egin dituzte. Soinu propioaren bilaketan ezinbestekoa izan da estudioa. Durangoko Azokan aurkeztu zuen talde bilbotarrak lehen aldiz diskoa, eta ordutik etengabe ari da zuzenekoak ematen. Aurten Azkena Rock jaialdian joko dute, ekainean: «Gu bezalako talde txiki batentzat esperientzia handia da».[2]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andoni Barinaga-Rementeria, bateria
  2. Iñigo Guemes Wemes, baxua
  3. Jon Fernandez, gitarra eta ahotsa
  4. Teknikaria: Urtzi Iza[3]

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira:[4]

  1. "Joan beharra, nora?"
  2. "Denbora urtuta"
  3. "Aiztoa erakutsi"
  4. "Dorrean gora"
  5. "Hasieratik amaiera"
  6. "Hotzikara"
  7. "Urrunean"
  8. "Nire hitzen gezurretatik"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.