Nandan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nandan
Bizitza
BizilekuaNandankanan
Jarduerak

Nandan Bengalako tigre ar bat da, 2013tik Nandankanan zooan bizi dena, Indiako ekialdeko Odisha estatuko Bhubaneswar hirian, oihaneko askatasunetik zoo barrura salto egin ondoren, bertan hartzea egokiena zela erabaki ondoren.

Tigre handia 2013an, inguruko basoetatik zoo barrura sartu zela ikusi zuten, eta baita irten ere. Barruko emeren batek erakarrita gertatuko zela pentsatu izan zuten, eta tigrea inguruan zelarik, hiri handi batetik (Bhubaneswar) gertu, zonalde populatuan, hura inguratu eta salbu harrapatzeko operazioa egin zen. Harrapatuta, erabaki beharra zegoen zer egin, eskualdea ez zen segurua tigre bakarti batentzat edo gizakientzat, eta aukerak ziren zooan hartzea edo tigre erreserba batera eramatea[1][2].

Hortaz, izena eman eta Nandankananen hartzea erabaki zuten agintariek. Bi urtez publikoa ikusi gabe egon zen, baina gero espazio zabal egokitu zitzaion[3], eta bertako eme batzuekin ere gurutzatu dute, tigrekume zenbaiten aita izan delarik.

20. mendean antzeko historia gertatu zen, eme batek (Kanan) salto egin zuenean zoo barrura, eta hura ere bertan geratu zen bizitzen.[4] [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Apr 24, Riyan Ramanath V. / TNN /; 2016; Ist, 08:29. «Nandankanan zoo gets tiger cub of mixed parentage | Bhubaneswar News - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. (Ingelesez) Settled in Odisha zoo now, wild tiger Nandan has to wait for a mate | Sambad English. 2014-09-10 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. Damdar Khabar: Story of Tiger "Nandan". (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  4. (Ingelesez) Garner, Miriam. (2020-07-29). «The Tragic Adore Tale Of A Wild Tigress And A Tiger In Odisha Zoo» CA News Ottawa (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  5. «Global Tiger Day: When A Wild Tigress Jumped Into Odisha Zoo, Sacrificing Freedom For A Tiger» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]