Nebra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nebraren hilarria. New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra

Nebra, Egiptoko II. dinastiako bigarren faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2800etik K. a. 2785 arte gobernatu zuen.

Manetonek, 39 urteko erregealdia izan zuela dio, eta Kaiekos deitzen du, Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo Kaikoos, Eusebio Zesareakoaren arabera Sinzelo fraidearen bertsioan, edo Cecous, Eusebioren bertsio armeniarrean.

Gainera, bere erregealdian, Menfiseko Apis idiak, Heliopoliseko Mnevisak eta aharia Mendesen, jainkotzat hartzen zirela aipatu behar da.

Gaur egun, Apis idien gurtza, gutxienez, Egiptoko I. dinastiaren hasieratik datorrela ezagutzen da.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saqqarako Unis faraoiaren hilobipean, Nebraren zigilu inprimaketa ugari aurkitu dira (Maspero), bere balizko hilobian, baita hilarri bat ere, bere izena daramana eta Saqqaratik edo Menfisetik datorrena (New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra).


Aurrekoa
Hetepsekhemuy
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Nynecher
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nebra Aldatu lotura Wikidatan