Nelson Pereira Dos Santos

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:03, 25 apirila 2015

Nelson Pereira Dos Santos zinemagile brasildarra da (Sao Paulo, 1928). Zinema-ikasketak Parisen eginik, bere herrira itzuli eta Rio de Janeirori buruzko bere lehen fikzio-lanek Cinema Novo deiturikoaren oinarriak ezarri zituzten: Hollywoodeko ereduekiko haustura, estudioekiko etena eta errealitatetik hurbil egon nahia. Zentsurak eta diktadurak mugaturiko gorabehera handiko karrera izan du, eta Brasilgo literatura-lanak zinemarako egokitu ditu. Ezagunena Memorias do carcere (1984, Kartzelako Oroitzapenak) du, Graciliano Ramos idazlearen liburu batean oinarritua.


Erreferentziak