Neuroleptiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Olanzapina, bigarren belaunaldiko neuroleptikoa.

Neuroleptikoa edo antipsikotikoa sendagai psikiatriko mota bat da, kontzeptualki psikosiak kudeatzeko erabiliak, eskizofrenia eta desoreka bipolarra zehazki. Eragin terapeutikoa haluzinazio, eldarnio eta pentsamendu desordenaturako bideratuta dago.

Lehenengo belaunaldikoak edo antipsikotiko tipikoak 1950eko hamarkadan sortutakoak dira, nahiz eta lehendabizikoa izan zen Klozapina 20 urte geroago arte ez zen sartu praktika klinikoan. Atipikoak edo bigarren belaunaldikoak berrikiago garatuz joan dira, eta serotoninaren hartzaileetan ere eragina daukate. Bi multzokoek dopaminaren gainean eragiten dute.

Albo-ondorioak edozien kasutan kontuan hartzekoak dira, batez ere mugimenduaren asaldurak eta pisua irabaztea.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragin desiragaitz ugari eta ohikoak dituzte mota honetako sendagaiek, tratamenduak uzteko arrazoia dena sarritan. Maizen agertzen direnen artean honakoak:

  • Extrapiramidalak (bereziki lehenengo belaunaldikoekin eta paziente gazteagoengan: akatisia, distonia, parkinsonismoa, ikara).
  • Sedazioa edo logura (ohikoa Klozapina, Olanzapina, Ketiapina edo Klorpromazinarekin; kasu batzuetan onuragarria izan daitekeena eta bilatzen dena).
  • Buruko mina, zorabioa.
  • Antikolinergikoak (ohikoagoa Olanzapina eta Klozapinarekin).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]