Niedra Gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Niedra Gobernua 1919an sortutako Letoniako Behin-behineko gobernu bat izan zen, Kārlis Ulmanisen behin-behineko gobernuaren kontrakoa zen eta Alemaniarren txotxongilo estatu moduan funtzionatu zuen. Gobernua Andrievs Niedra politikariaren izena jaso zuen, honek sortu zuelako.

Hiru gobernuen arteko gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an hiru gobernu ezberdin zeuden Letonian; lehen esandako biak eta Pētera Stučkasen gobernu komunista, Boltxebikeen azpian.

Niedraren gobernua Baltikoko alemaniar herriaren faborea lortu nahi zuen, honekin Alemaniaren laguntza lortzeko.

1919aren apirilaren 16an Kārlis Ulmanisek bere gobernua proklamatu zuen, eta honek alemaniar asko atxilotzea agindu zuen. Egun batzuk geroago, 27an, Niedra Liepājāra iritsi zen eta bere gobernua proklamatu zuen. Hasieran koalizio gobernu bat proposatu zuen hura honen burua izanez baina Letoniako Herri Gobernua, 1918an sortu zena ezetz esan zuen eta hala banatu zuen koalizioa: Ulmanisen 4 ministro, Niedraren 4 ministro, 3 alemaniar eta Judu 1. Ulmanisek ere ezetz esan zuen.

Vorwick Greenek, EABk bidalitako bakegileak baita ere nahi izan zuen gobernu hau sortzea, krisi eta barne gatazka egoera hau amai zezan. Greenek Rüdiger von der Goltz generalarekin hainbat aldiz eta Niedraren gobernuari laguntzeko konbentzitu zuen. Greenen ideia hala izan zen: "Alemaniarrek Boltxebikeen kontra haibeste laguntzen ari direnez (Baltische Landswehr) behin-behineko gobernuan parte hartu behar dute."

Gerraren partetik, Poloniaren kontraerasoa Letoniako egoera hobetu zen eta Boltxebikeek atzeratu behar izan ziren. Maiatzaren 22an Riga askatu zuten eta alemaniarrek han Niedraren gobernua birproklamatu zuten. Aurrerago Niedraren gobernuaren azpian borrokatzen zuten alemaniarrak Cesis okupatu zuten eta honek Estoniarekin gatazka zuzenean jarri zien. Momentu honetan Britaniar armadak iritsi ziren Ulmanisi laguntzeko eta gatazka handi bat gertatu zen Cesisko kanpoaldean. Honengatik alemaniar asko Letonia utzi eta beste lurraldeetara alde egin zuten, hala ere, oraindik asko geratu ziren Boltxebikeak borrokatzeko.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cesiseko porrota eta gero Niedraren gobernua erori zen. Niedraren ministroak boterea utzi zuten eta soldadu gehienak Ulmanisen aginpean sartu ziren. Ezetz esan zutenak Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada sortu zuten eta Lituaniarantz alde egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letoniako historia 1914-1940

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]