Nintendo Entertainment System
Wikipedia(e)tik
Nintendo Entertainment System (laburtuta NES edo Nintendo) 8 biteko bideojoko kontsola da. Nintendok 1985ean jarri zuen salgai Ipar Amerika, Europa eta Australian. Japonian (Lehen merkaturatzea 1983an) eta Asiako zati handi batean Family Computer edo Famicom izenarekin kaleratu zen (Laburdura FC). Hego Asian, Indian adibidez, Tata Famicom bezala zen ezaguna. Bere ondorengoa Super Nintendo Entertainment System izan zen (laburdura SNES).
Bere garaiko bideojoko kontsolarik salduena izan zen eta AEBetako bideojoko industria suspertzen lagundu zuen 1983ko bideojoko krisiaren ondoren. Hurrengo belaunaldiko kontsolentzako estandarra ezarri zuen arlo ugaritan.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |