Okinawa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okinawa uhartea
Busena lurmuturra.
Busena lurmuturra.
Geografia
Map-okinawa-pref.png
Kokalekua Ozeano Barea
Koordenatuak 26°30′N 127°56′E / 26.500°N 127.933°E / 26.500; 127.933Koordenatuak: 26°30′N 127°56′E / 26.500°N 127.933°E / 26.500; 127.933
Azalera 1.201'03 km²
Punturik garaiena m.
Administrazioa
JaponiaJaponia
Prefetura Okinawa
Demografia
Biztanleria 1.384.762 bizt.
Ryukyu uharteen kokapena Ekialdeko Txinako itsasoan

Okinawa uhartea (沖縄本島 japonieraz: Okinawa-hontō?, okinaweraz: Uchinaa) Japoniako Ryukyu uhartediko irlarik handiena da. Okinawako prefeturaren hiriburua den Naha hiria bertan dago. Ryukyu herria bizi da Okinawan, japoniarrak ere bai.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawa uhartea Japoniaren hegoaldean dago Kyushu uhartetik 640 kilometrotara. Uharteak 1201.03 km²-ko azalera du enez Japoniako bosgarren uharte handiena da. Uhartearen hegoaldean koral arrezifeak daude eta iparraldean harri igneoak dira nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen noiz populatu zen Okinawa baina Txina, Japonia edo Australiatik etorritakoak izango zirela uste da. Hasieran ehiztari-biltzaileak izango ziren baina ondoren Jōmōn Aroko keramika aurkitu da indusketetan.

Nekazaritza XII mendearen inguruan hasi zen, biztanleek kostaldeak utzi eta barruko muinoetan herriak eta gazteluak eraikitzen hasi zirenean. Gaztelu mota hauei gusuku esaten zaie eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000 urtean "Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak" multzoaren barnean.

1429an Shō Hashi erregeak Ryukuko hiru erresumak batu zituen eta bere egoitza Nahan ezarri zuen, Shuri gaztelua eraikitzean. Ming dinastiako txinatar enperadoreak 36 familia bidali zituen Nahara harreman komertzialak sendotzeko eta aurrerapen teknolohgiko handiak ekarri zituzten uhartera. XVII mendeaan Japoniaren zein Txinaren tributarioa zen Okinawa baina 1879an japoniarrek uharteak anexionatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran Okinawako gudua gertatu zen. 82 egun iraun zituen borrokak eta 95.000 soldadu japoniar eta 12.510 estatubatuar hil ziren. AEBk Japonia okupatu zutenean hainbat base militar ezarri zituzten bertan eta uhartearen gaineko kontrol zuzena 1972ko ekainaren 17rarte luzatu zen. Gaur egun oraindik 32 base militar amerikarrek bertan diraute.

2010an Richter eskalan 7.0 magnitudea hartu zuen lurrikarak jo zuen Okinawa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko hiri handienak honako hauek dira:

  1. Naha (Naafa) (hiriburua, 314.162 biztanle)
  2. Okinawa (Uchinaa) (128.421 bizt.)
  3. Uruma (Uruma) (114.087 bizt.)
  4. Urasoe (Urashii) (108.052 bizt.)
  5. Ginowan (Jinoon) (91.233 bizt.)

Baliteke Okinawa izatea munduko biztanleriarik zaharrena, Japoniako batazbestekoa baino 5 aldiz Okinawar gehiago bizi baitira 100 urtetik gora.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okinawa Aldatu lotura Wikidatan