Olarizuko etxaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olarizuko etxaldea eta inguruko lursailak elurpean.

Olarizuko etxaldea Vitoria-Gasteizko hego-ekialdean, Olarizuko parkean, kokaturik dagoen etxe bat eta haren inguruko lursailak dira.

Olarizuko etxaldea 1727an eraiki zuten, Gasteizek behar zuen haragia ekoizteko baliabide modura. Bertan abereak hazten zituzten hiriko harategiak hornitzeko. Etxea eraikitzeko ardura Domingo Berrikanok eta Nicolas Izarrak hartu zuten. Lehenak hargin lanak egin zituen 31.256 errealen truke, eta bigarrenak arotz lanak 20.936 errealen truke.

XX. mendean jatorrizko erabilera, aziendak haztearena, galdu egin zen, eta hurrengo urteetan biltegi gisa erabili zen. Ondoren abandonaturik geratu zen, eta pixkanaka erortzen hasi zen. 1987. urtean Gasteizko Udalak etxea berrerabiltzea erabaki zuen, eta konpontze lanak hasi zituen. 1995ean Udalaren mendeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren egoitza bihurtu zen, eta hala izaten jarraitzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]