Onega

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Onega
Онежское озеро (ru) Ääninen edo Äänisjärvi (fi)
Petroz fishers.jpg

Arrantzaleen omenezko estatua Petrozavodsken.

La2-demis-onega.png
Kokalekua Errusia
Garaiera 33 m
Zabalera 91,6 km
Luzera 248 km
Gehienezko sakonera 120 m
Arroa 9.894 km²
Betebidea 58 ibai (Shuya, Suna, Vodla, Vytegra, Andoma...)
Hustubidea Svir ibaia
Uharteak 1.369
Hiriak Kondopoga, Medvezhyegorsk, Petrozavodsk, Pindushi, Povenets

Onega[1] (errusieraz: Онежское озеро; finlandieraz: Ääninen edo Äänisjärvi) Kareliako Errepublikan kokaturiko ur gezatako aintzira da, Errusian. Europako bigarren aintzirarik handiena da eta munduko hamazazpigarrena.

Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, aintziraren mendebaldeko kostaldean. Errepublika mendebal, ipar eta ekialdeko kostetan dago. Hegoaldekoan, berriz, Leningradoko oblast eta Vologdako oblasteko mugak daude.

Aintzirak 9,894 km² area du, eta 280 km³ bolumena. Lekurik sakonena 120 metrotara dago.

Onegak 1.369 uharte ditu (250 km² area). Bere urak 58 ibaietatik datoz, nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma izaki.

Bere hustubidea Svir ibaia, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena, Onegako hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa, gero Neva ibaitik Finlandiako golkoan itsasoratzeko.

Onega nabigatu daiteke, eta Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da Itsaso Baltikoa eta Volga ibaia elkartzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onega Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .

Koordenatuak: 61°30′0″N 35°45′0″E / 61.50000°N 35.75000°E / 61.50000; 35.75000