Pala frontoi luzean binaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Gallagarekin elkarrizketa

Pala frontoi luzean binaka euskal pilotaren espezialitate bat da, frontoi luzean jokatzen dena. Pala batekin jokatzen da. Bikote bat beste bikote baten aurka jokatzen dute. Jokoa, pilota palarekin kolpatzean datza frontisaren (aurreko pareta) aurka. Bi aldeetako aldeetako batek huts egin arte.

Postu espezifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi postu espezifiko daude pala binaka frontoi luzean, aurrelaria eta atzelaria. Aurrelaria aurrean kokatzen da eta atzelaria atzean, hala ere, nahi duten lekutik egon daitezke, eta posizioa aldatu dezakete nahi duten momentuan. Nahiz eta partidoaren momentu gehienetan, posizo horietan mantentzen diren. Horrez gain, ez dutez inolako debekurik mugitzeko. Kantxan edo kontrakantxan jarri daitezke jokalaria.

Espazioaren erabilera eta tanto amaierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariak pilota frontisera bota beharko du pilota tantoa jarraitzeko. Kantxan bakarrik botea eman dezake, kontrakantxan botatzen badu, txarra izango da. Bestalde, bi bote ematen baditu beste jokalariak eman baino lehen tantoa izango da.

Horrez gain, pilota txapa edo bertatik beherago dagoena jotzen badu, txarra izango da. Berdina frontisaren goiko zatiarekin, txarra izango da. Sabaia ukitzen badu, txarra izango da ere.

Puntuazio sistemari dagokionez, partidak 45-era izaten dira, eta tantoak unitarioak dira; hau da, tantoak banaka lortzen dira.

Espazioa eta materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frontoi luzea, 54 metro luze eta 10-11 metroko altuera dauka. Pilota larruzkoa izango da eta bere pisua 112 eta 115 gramo tartekoa da. Bere diametroa alidz, 60 - 62mm artean dago. Horrez gain, txuriz jokatuko dute eta bi taldeak desberdintzeko, kolorezko faja bat eramango dute: urdina eta gorria.

Sakearen funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida hasieran sakea nork egingo duen jakiteko, 2 aurpegitako txapa bat jaurtitzen da airera.  Normalean sakea atzelariak egiten du 11ºkoadroan kokatuta (44m), baina ez da derrigorra berak ateratzea, aurrelariak atera dezake. Sakea egin aurretik pilota ponpatu egin behar du 11º koadroa gainditu gabe, pilotan ponpa egin ondoren sakatzaileak marra gainditu dezake. Frontisean jo ondoren, pilotak ponpa 4º (16m) eta 7º (28m) koadroen artean egin beharko du ponpa.

  • 4º koadroa ez badu gainditzen falta izango da eta tantoa galduko du sakea egin duen taldeak.
  • 7º koadroa pasatzen bada berriz, pasa edo luze izango da eta beste sake bat gehiago izango de sakea egin duen taldeak. 2 luze eginez gero, tantoa beste taldearentzat izango da.

Jokaldi nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pareta: Bi pareta jokoa hasieran aurkariaren mahaian jartzen da. Kolpe hau bi pareta artean bota ohi da, biak lurrean edo bizkar gainean jarri gabe.

Dejada: Dejada kolpea pilota jokoan hasieran aurkaria batean behin bota ondoren, pilota frontisa jo ostean bertatik urrundu nahian erabiliko da.

Airez: Airez kolpea airean bota ohi da, hau da, pilotak frontisa jo ondoren, lurrean jo baino lehen. Kolpe hau pilotariak azkartasuna eta zorrotasuna emateko erabiltzen du.

Bote-lasterra: Bote-lasterra kolpea botea eman eta gero egiten da, pilota juxtu lurretik altxatu baino lehen. Azkartasuna emateko erabiltzen da.

Ezkerrarekin: Pala jokamoldeetan, eskubia eta ezkerra eskua erabiltzen dira edozein momentutan. Nahiz eta errebesa ere erabili daitekeen, ez da ohikoena. Beste kolpe batzuek erabil daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]