Palestinako artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaffa Salon of Palestinian Art (Palestinar artearen Jaffa aretoa)
Palestinar museoa. Birzeiten, Zisjordainian
Jeningo Sibat jaialdian erakutsitako artelan batzuk

Palestinako artea palestinarrek sortutako artea da. Zentzu hertsian esanda, zinema, musika, eskultura, arkitektura, dantza, margolanak, kartelak, instalazio-artea eta artista palestinarrek sortutako bestelako bitartekoak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza denez, eta, horretarako, askotariko tresnak erabiltzen direnez emozioa suspertzeko helburuarekin, modu berean, palestinar artistek ekoitzitako arte ekoizpenen multzoa osatzen dute palestinar artea. Terminoak egungo arteari edo historikoki egindako artea izendatzeko balio du.

Zentzu zehatzagoan, arte palestinarra egungo artista palestinarrek sortutako pinturak, kartelak, instalazioak eta bestelako ikusizko bitartekoak izendatzeko erabili ohi da.

Egoera politikoaren ondorioz, palestinar asko beste herrialdeetan errefuxiatu moduan bizi direnez, lurralde horietan palestinar horien adierazpen artistikoak kontuan hartzen dira.

Hainbat artistaren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mourid Barghouti gizon palestinarra zen. Poeta oso famatua bilakatu zen exilioa sufritu zuelako, baita hori bere liburu zein poemarioetan salatu zuelako. Gaur egungo Palestinaren egoera kritikatu ohi zuen, era poetikoan.[1]

Dina eta Mohammed al-Hawajri, aldiz, palestinar bikotea dira. Biak artista kaletarrak dira, beren obra gehienak kaleko hormetan daude. Horrek ez du esan nahi ez dutela margolanik, alderantziz, artelanen esposizio bat aurkeztu izango zuten Palestinar gatazka egon izan ez balitz. Bikote honek sarean argitaratzen dituzte beraien lanak pertsonak konturatzeko Palestina aurre egiten ari zaion arazoari.

Mohammed Assaf abeslari oso famatua bilakatu zen 23 urterekin Arab Idol saria irabazi baitzuen. Abesti gehienetan Palestina aipatzen du eta aurre egiten dioten arazoen inguruan hitz egiten du. Bere abestiak edozein lekutan entzun daitezke[2].

Gaurkotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Institute du monde arabe (IMA), Arabiar Munduaren Institutua erakundearen arabera:

"Palestinako arte garaikidearen eszena bizi-bizi dago 90eko hamarkadatik, nahiz eta hainbat oztopo izan: Kolonizazioa, zirkulaziorako murrizketak, kulturarako finantziazio falta, etab. Okupazioari aurre egiteko ekintza edo irudimena izateko eskubidea aldarrikatzea, artistek lekukotzara edo (zientzia) fikziora jotzen dute, beren bizitza ziurtatzeko eta beste modu batera erakusteko okupazio gutxiko eguneroko bizitza." [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Mourid Barghouti: Leading Palestinian poet Mourid Barghouti dies aged 76» BBC News 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. «Mourid Barghouti hil da, erbestea islatu zuen Palestinako idazle maitatua» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. (Frantsesez) «Ce que l'art peut en Palestine» Institut du monde arabe 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]