Pentsio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pentsioa pertsona batek behar adinako diru sarrerarik eskuratzen ez duen kasuetan (erretiroan, alarguntzean edo gaigabezia izategatik) gizarte segurantza edo beste erakunde pribatu batetik aldika jasotzen duen dirua da. Askotan, erretiroko pentsioetan batez ere, pentsiodun guztiek euren lan-bizitzan osatu duten fondo batetik ordaintzen dira pentsioak. Pentsio-sistema publikoak eta pribatuak bereizten dira: sistema pribatuetan, pentsiodunak aurretik kontratatutako aseguru moduan edo urtez urte berak osatutako aurrezkien kapitalizazioz jasotzen du pentsioa, aurrez ezarritako gertaera-unetik aurrera (erretiroa, gaigabezia, familiar baten heriotza, besteak beste); pentsio-sistema publikoek, berriz, elkartasun-printzipio batez arautzen dira, zeinaren arabera batek egiten dituen ekarpenak fondo komun bat osatzen dute eta fondo horretatik guztientzako pentsioak ordaintzen dira, handiagoa edo txikiagoa aginteak ezarritako arauen arabera.