Piolet
Wikipedia(e)tik
Pioleta edo izotz pikotxa mendizaleek elur edo izotz gainean beren mugimenduak segurtatzeko erabiltzen duten pikotx-antzeko tresna da. Helduleku zuzen eta luze samarra du, eta honen buruan mutur bat puntaduna eta bestea zapala dituen metalezko pieza du. Heldulekuaren beste aldean beste punta zorrotz bat du.[1]
Urrezko pioleta urteko eskalatzailerik onenari ematen dioten frantziar saria da.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Piolet, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=piolet.