Plangintza
Wikipedia(e)tik
Plangintza erakundeen berrikuntza eta aurrerapenerako kudeaketa-metodologia bat da. Funtsean xede nagusiak planteatu, horretarako helburu zehatzak ezarri eta horien lorpenerako estrategia, politika eta programen zehaztapena dira plangintzaren pausoak, prozesuan zehar emaitzak eragin dezaketen aurreikuspen egokiak eginez. Erakundeetako zuzendaritza dagokion funtzioa izaten da eta kudeaketa prozesuko lehenengo pausoa da, ondorengoak antolakuntza, zuzendaritza eta kontrola izanik.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |