Po-Shen Loh metodoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Po-Shen Loh metodoa, edo algoritmoa, bigarren mailako polinomioen faktorizazioa errazteko erabilia da. Izen bereko matematikari estatubatuarrak garatu zuen, 2019an. Algoritmo hau, motako ekuazio koadratikoen erantzuna emateko erabilia da, Bhaskara formularen () antzera.

Po-Shen Loh metodoaren erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako Bhaskara formula ez bezala, algoritmo honetan polinomioen faktorizazioaren bidez lortuko dira emaitzak.

  • Hasteko, polinomioa faktorizatuz (x2-ren koefizientea 1 izan behar da), hurrengo ekuazioa lortuz:

  • Ondoren, jakinik bi polinomio berrien biderkadura ematen duenez, α eta β-ren batura a koefizientea eta beraien arteko biderkadura c balioa emango digute, beraz hurrengo ekuazio ziztema idatziko dugu:

  • Hurrengo pausuarentzako, α eta β-ri balioak ordezkatuko dizkiegu. α+β a balioa ematen duenez, bi ezezagunei balioa emanez, lehenengo ekuazioa beteko zaigu. Ahala ere, balio horiek bigarren ekuazioan sartu ezkero, balioa emango digu, zeina ez da zertan egia izan behar. Beraz, eta balio berriak emango dizkiegu. Balioak bigarren ekuazioan ordezkatuz, μ ezezagunarentzako sistema ebazteko gai izango gara:

  • μ-en balio positibo eta negatiboak jakinda, α eta β-n ordezkatu ezkero, hasieran planteatu den faktorizazioa amaituko da.
  • Bukatzeko, hasierako polinomioaren erroak kalkulatzeko, faktorizazioari esker lortutako lehenengo mailako polinomioen erroak kalkulatu behar dira, eta zehazki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Po-Shen Loh 1982ren ekainaren 18an jaio zen Wisconsin-en, Estatu Batuetan. Gaur egun, Carnegie Mellon unibertsitatean[1] irakasle da, eta Estatu Batuen Nazioarteko Matematikari Olinpiadaren[2][3] taldearen entrenatzailea da, zeina 2015[4], 2016, 2018[5] eta 2019[6]an irabazle atera ziren (1994an irabazi zuen taldeak azken aldiz[7], Loh entrenatzailetzat entrenatzen hasi zien baino lehen). Bestalde, ezaguna den ikastaro batean ere lan egiten du, ikasleak William Lowell Putnam Mathematical Competition ("Putnam Seminar" bezala ere ezaguna) txapelketarako entrenatzen[8], eta Expii webgunearen sortzailea da[9].

California Institute of Technology-n goraipamenekin graduatu zen 2004an, B.S. (Bachelor of Science) batekin matematikan eta 4.3ko GPA (Grade-Point-Average, unibertsitatean lortutako kredituen ereberako puntuazioa) batekin. Ondoren, Cambridgeko unibertsitatean sartu zen, Churchill Scholarship batean[10], eta bertan MASt bat jaso zuen matematikan (Cambridgen ematen den 9 hilabeteko kurtso berezi bat), 2005an. 2012an, doktoretza lortu zuen matematikan, Princeton unibertsitatean.

2019an, aipatutako algoritmoa garatu zuen, zeina pentsatzen du "praktikoa dela ohiko curriculum guztietan integratzeko"[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Po-Shen Loh. .
  2. «International Mathematical Olympiad» www.imo-official.org.
  3. Sostek, Anya. (August 14, 2017). «More than 300,000 students entered a math contest. The top score came from a 16-year-old in Pittsburgh Public Schools» Pittsburgh Post-Gazette.
  4. [They're No. 1: U.S. Wins Math Olympiad For First Time In 21 Years «They're No. 1: U.S. Wins Math Olympiad For First Time In 21 Years»] All Things Considered July 18, 2015.
  5. «59th International Mathematics Olympiad» www.imo-official.org.
  6. 60th International Mathematics Olympiad. www.imo-official.org.
  7. International Mathematical Olympiad. www.imo-official.org.
  8. Carnegie Mellon University Putnam Seminar. www.math.cmu.edu.
  9. Tyre, Peg. (March 2016). The Math Revolution. The Atlantic.
  10. Churchill Scholarship. www.churchillscholarship.org.
  11. Dockrill, Peter. Math Genius Has Devised a Wildly Simple New Way to Solve Quadratic Equations. .