Podometro (oinaren neurria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau oin eta oinetakoak neurtzeko gailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Podometro (argipena)».
Podometro (oinaren neurria)
Neurgailua

Podometro edo pedimetroa oin eta oinetakoen neurriak neurtzeko gailu mekanikoa da.

Oina zein oinetakoa neurtzeko gaitasuna duten gailuak izan ohi dira podometroak. 20. mendean, herrialde bakoitzeko oinetako neurketa sistemaren araberakoak egin izan ziren. Estatu Batuetan ekoiztu eta patentaturiko Brannock Device delakoak zabalkunde handia izan zuen, adibidez[1]. Euskal Herrian, MAM enpresak egin izan zituen 20. mendean[2]. Euskal produktu honek pedímetro eta podómetro terminoak erabil zituen gailua izendatzeko[3].

21. mendean, nazioarteko merkataritzak neurri zaharren zehaztasuna nahastu egin du, eta, adibidez, Euskal Herriko europar neurrietara egokitutako podometro batek ez du jada baliagarritasun bera izango zapatadenda batera joanez gero[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lemelson Center: Article: A Fitting Place for the Brannock Device Company Records» web.archive.org 2005-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. Araolaza, Gari. (2021-06-14). Back side of the MAM podometer. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  3. Araolaza, Gari. (2021-06-14). Shoe gauges for MAM. (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  4. Araolaza, Gari. (2021). «Oinak eta oinetakoak neurtzeko tresna» Twitter (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).