Probabilitatearen dentsitate-funtzio
Probabilitate teorian, probabilitatearen dentsitate-funtzioa edo besterik gabe dentsitate-funtzioa, labur pdf ere deitua, zorizko aldagai jarraitu baten balioen probabilitate-banakuntza azaltzeko moduetako bat da, tarte bati daogkion probabilitatea dentsitate-funtzioaren integralaren bitartez, tarte horretan x ardatzaren eta funtzioaren artean dagoen azaleraren bitartez alegia, definitzen dena. Zehatzago, f(x) dentsitate-funtzioa izanik,
Dentsitate-funtzioak puntu bakoitzean hartzen duen balioak puntuaren inguru horretan beste inguruetan baino probabilitate handiagoa edo txikiagoa biltzen den adierazten du soilik, zorizko aldagai diskretuen banakuntza definitzen duten probabilitate-funtzioek ez bezala, non funtzioaren balioak puntuaren probabilitatea adierazten duen.
![\operatorname P [a \leq X \leq b] = \int_a^b f(x) \, \mathrm{d}x .](http://upload.wikimedia.org/math/0/5/d/05dcaf0a3204cd9e1da673dcc2eb5e92.png)