Robert Rossen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatu Batuetako gidoigile eta zinemagilea (New York, 1908 - 1966). Boxeolaria eta idazlea izan zen Hollywooden lanean hasi aurretik. Ezkertiarra zen, eta agerian utzi zuen hori bere filmetan: Body and Soul (1947, Gorputza eta arima), All the King´s Men (1949, Erregearen gizon guztiak). Maccartismoaren garaian Europara erbesteratu behar izan zuen. Estatu Batuetara itzuli zenean Island in The Sun (1957, Uhartea eguzkitan) filmatu zuen. Azken bi filmak ditu bikainenak: The Hustler (1961) eta Lilith (1964).

Erreferentziak